1945eko apirilean Mussolini eta Clara Petacci Suitzara ihes egiten saiatu arren, partisano komunistek atxilotu eta exekutatu zituzten. Ondoren Milanera eraman eta ankaz gora zintzilikatu zituzten Loreto Plazako gasolindegi batean, bideoan [02:05 minutu] ikus dezakezuen bezala. Horrekin, hilda zegoela erakusteaz gain, hilabete batzuk lehenago partisano batzuek pairatu zuten zigor beragatik mendeku hartu nahi izan zuten.
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=021F8FDYxbQ
Bigarren bideo honetan [01:31 minutu] Nazio Askapenerako Batzordeak (CLN) zabaldutako agiria entzungo duzue (hori bai, italieraz).
CLNko agiria: http://www.youtube.com/watch?v=SfZCrXteftc
5 commentaires:
Agian dakizu iadanik, baina artikulu bat irakurri nuen non orain Mussoliniren familiarrek mobidak daukate zeren esaten dute bere gorputza dagoen tunban edo, dokumentu sekretu bat dagoela, eta erabakigarria dela esaten dute. Informazio oso garrantzitsua duela, eta ez dute uzten irekitzen.
PMDZ
Bi bideo horiek oso gogorrak iruditzen zaizkit. Ez zait ondo iruditzen Mussolini eta bere familiarekin egindakoa. Pertsona batek, oso gaizki portatu harren eta osos gauz gaiztoak egin harren, ez du inork merezi halako bukaera bat. Kartzelan sartzea eta halako guztia ondo irudituko litzaidake, baina hiltzea eta horretaz aparte hiriko erdigunean zintzilikatzea mundu guztia ikusteko gaizki iruditzen zait. Gainera, haiekin zintzilik daudenas seme-alabak dira? Hala bada, ez zait batere ondo iruditzen baita seme-alabei hiltzea ere. Ze erru daukate seme-alaba gixajoek halako aita krudela izateaz? Egin behar izan zutena kartzelan sartzea eta bizirik zegoelarik egin zuen guztiagatik ordaintzea, ez hiltzea, horrela ez duelako sufritzen bere errurengatik milaka pertsona sufritu izan zuten bezala. Bestela, hiltzea, baiana hil ondoren ez zintzilikatzea.
PAP
Aupa
Ez, ez zuten familiarekin fusilatu. Ezta bere seme-alabak ere. Berarekin zegoena maitalea zen. Hemen duzu Clara Petacciri buruzko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Clara_Petacci
Maisua
Barkatu bainan Clara Petacci ez zen bere maitalea, bere bikotea baizik. Ezkondu gabeko emakumeak (bikoteak) maitale bezala azaltzea betiko moralaren lorratz ba baizik ez da.
Ados nago zure hausnarketarekin. Hala ere, nik ez dut esan ezkondu gabeko emakumea delako, berdin esango nuen Clara beste batekin ezkonduta edo gizonezkoa izanez gero.
Kontzeptu arazoa da: nola izendatu pertsona berak izan ditzakeen harreman mota horiek guztiak: laguna, emaztea... guztiak bikotekide izanik.
Enregistrer un commentaire