2009/05/09

Faxismoaren irudiak

Hemen dituzue Italia faxistaren irudi batzuk, bi argazki eta 41 segundoko bideo bat. Zer esango zenukete irudi horiei buruz?




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=gQ0TZZam-lE&feature=player_embedded


7 commentaires:

Anonyme a dit…

Argazkiak eta bideoa ikusirik, esango nuke eskolak ez zirela ikasleek ikasteko helburuarekin egiten, adoktrinatzeko helburuarekin baizik. Beraz eskolak ez ziren eskolak, armadaren hasiera ziren, eta ikasleak, etorkizuneko soldaduen hasiera ziren.

PAMDZ

Anonyme a dit…

argazki hauetatik esango nuke gezurra dirudiela hain txikitatik gauza hauek egitera jartzea, baina seguruenik horrelako gauzak eginez, haur hauetan faxismoaren hazia jarrita egongo zen, belaunaldi hauek bereganatuz.
P.i.g

Anonyme a dit…

Kaixo!
Bigarren argazkia nahiko gogorra da nire ustez, ez? Txiki-Txikitatik ia hori erakusten zieten?
POL

Anonyme a dit…

Nire ustez horrekin lortzen zuten gauza bakarra haurrei burua xurgatzea zen, horrela txikitatik erabat ideologizatuta egongo ziren eta dena emateko prest musoliniren alde.
PIZAZU

Anonyme a dit…

Haurreei ideologia hori hoberena dela esanez konbentzitu nahi diete, eta horren ondorioz ez daukate haurtzaro normal bat, ezin dira lagunekin ibili, disziplina asko izan behar dute, ezin dute beraiek diren bezala jokatu. Hori ez da justoa, haurrak ez lirateke asunto politikoetan sartu behar.

Ainara

Anonyme a dit…

Haurrak ezagutzarik ez zuten bitartean,erraz konbentzitu eta engainatu ahal zituzten buruan ideia eta pentsamolde batzuk barneratzeko eta horrela zihurtatzeko beren ideologia haurrera jarraituko duela.

Ekhiñe

Anonyme a dit…

Argazki hauetan, ikusi ahal dugu nola mugimendu faxistek, etorkizunean faxisnoarekin jarraituko zuten haurrak manipulatzen. gaur egungo filme batean ikus ditzakegu horrelako irudiak, adibidez, EL HUNDIMIENTO filman.

PJC