Berlingo mediku batek uste du pentsalari eta buruzagi komunistaren benetako gorpua La Chariteko unibertsitate erietxean aurkitu duela.
"Zuen ordena harearen gainean eraiki duzue!», idatzi zuen Rosa Luxemburgek hil bezperan, 1919ko urtarrilaren 15ean. Baina sozialdemokraten ordenak fusilak zituen eskuetan, eta Luxemburg eta Karl Liebknecht buruzagi komunistak atxilotu eta hil zituen. Alemanian gertatzen ari zen altxamendu komunistaren eragile izatea leporatu zien biei. Luxemburgi burua lehertu zioten fusilen ipurdien kolpeekin, eta gero Berlingo Landwehr kanalera bota zuten. Handik bost hilabetera, hilotza kanaletik atera eta autopsia egin zioten. Medikuek ez zioten aldakan luxaziorik antzeman, eta ez zuten bi hanken arteko alderik sumatu. Buruan ez zegoen kulaten kolpeen arrastorik, ezta soldaduek jo zioten azken tiroaren markarik ere. Nahiz eta Luxemburgek aldaka gaizki zuen, nahiz eta hanka bat bestea baino luzeagoa izan eta fusilen kolpeek hil eta gero soldaduek azken tiroa jo zioten, auzitegi medikuek esan zuten hura zela Luxemburgen gorpua. Berlingo hilerri baten lurperatu zuten.
Orain, Berlingo beste mediku batek aurkitu omen du Luxemburgena izan litekeen hilotza. La Charite unibertsitate erietxeko gorputegian aurkitu omen du. Bururik, eskurik eta hankarik gabe dagoen arren, «benetako Rosa Luxemburgen antz durduzagarriak» dituela esan du Michael Tsokos medikuak. Luxemburgek 47 urte zituen.

*Iturria: Alberto Barandiaran, Berria, 2009ko maiatzaren 30ean.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire