Maiatzaren 4tik 8ra bitartean, IPESek, Aministia Internazionalak eta GOLEM zinemek antolatutako V. Zinemaldia: "Mundua eta Eskubideak" izango dugu Iruñean.
Antolatzaileek diotenez, zinema ez da bakarrik aisialdirako tresna bikain bat. Pertsonen eskubideekiko konpromisoa nabarmentzen duten gertaera, harreman, pentsamendu eta egoerak adierazten ditu maiz baliabide artistiko horrek, eskubide guztiekin konpromisoa hartu duten eduki, irudi eta eleak proposatzen dituzten zinemagileek idatzi, zuzendu, antzeztu eta ekoitziriko zinemak bereziki. Afrikan, Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Ekialde Urrunean sortzen ari diren zinemak -beste herrialde batzuk, gertuago daudenak ahantzi gabe- bestelako kulturak nabarmenarazteko eta elkar ezagutzeko aukerak eman ditzake, beharrezkoak baitira mundu orokortu honetan.
Pertsonen eta jendarteen arazoei loturiko nazioarteko gorabeheren berri ematen duten filmak, gai bakoitzean adituak direnen oharrak eta ondorengo solasaldiak bilduko dira zinemaldi honetan.
- Zinemaldiko egitaraua PDFn: "Mundua eta eskubideak" diptikoa.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire