2009/05/14

Familia ugaria


Familiako argazki hau Mussoliniri igorri zion uniformez jantzirik ikusten (ez) dugun aita faxistak, hurrengo eskaintzarekin: "Duce! Geroz eta ugariago hire esanetara Aberriaren alde: hiru gazteenek badute "otsokumearen" uniformea, hurrengo laurek "balillarena" eta zaharrena "abangoardista" da dagoeneko". Txikiena ez dugu ikusten (aitaren aurrean dago), argazkiaren zatitxo bat falta baita. Konturatuko zineten bezala, aitak ez du alaba aipatzen.

1 commentaire:

Anonyme a dit…

Argazki honetan Mussoliniren familia ikus dezakegu. Azalpenean agertzen den bezala, haurrak uniforme ezberdinak daramate. Hala ere alabarik ez du aipatzen; hau izan daiteke, emakumeek ez zutelako jendarte horretan garrantzi haundirik. Ikusten dugun bezala, haurrak haundienetik txikienera kokatuak daude eta denak oso zutik daude.

PAP