Hemen duzue azken aste hauetan nazioarteko prentsan berria izan den beste nazi bat, John Demjanjuk, Ivan izugarria. Kasu honetan Amerikako Estatu Batuetako Ohion bizi da.
Apirilaren hasieran, John Demjanjuk Ivan izugarria (hemen klikatu) deserritzeko bidea eman zuen AEBetako epaile batek. Alemaniak erreklamatzen du, guardia nazia zela kontzentrazio esparru batean 29.000 judu hiltzeagatik. II Mundu Gerraz geroztik Ohio estatuan bizi da, eta horretarako zuen baimena bertan behera laga du Wayne Iskra epaileak. Deserritzerakoan, ordea, Justiziak atzera egin du osasun-arazoak dituela argudiatuta.
3 commentaires:
Gaur egun zer dio gizon honek? hau da, garaiko nazien mentalitatea izaten jarraitzen du?
aurreko komentarioan izena jartzea ahaztu zait
PAP
Inoiz ez du errekonozitu bera Ivan Izugarria izan dela eta sarraski horiek burutu egin zituela.
Maisua.
Enregistrer un commentaire