2009/05/25

"Diktadore Handia" filma, 1940.

Eta Hitlerren ordez, Charles Chaplinek gobernatu izan balu...?


II. Mundu Gerraren amaieran, Tomaniako Armadako soldadu batek (Charles Chaplin) oroimena galdu eta, ospitalean 20 urte eman ondoren, ihes egitea lortu du. Bere herrira itzultzean, Astolfo Hynkelen diktadurarekin egiten du topo. Haien arteko antza fisikoa izugarrizkoa da. Poliziak biak nahastu eta ondorioz, Hynkel atxiloturik eta Charles Chaplin gobernu buru bihurtuko da.

Bideoko eszenan filmeko azken minutuak dira. Bertan duzue Charles Chaplinek emandako hitzaldi ederra. Tamalez, benetako istorioa bestelakoa izan zen, klasean aztertu egin dugun bezala. Ez dezagun gal itxaropena, ordea, Charles Chaplin ere benetako istorioa izan baitaiteke.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=2g9TnPEOaC4

3 commentaires:

Anonyme a dit…

hitz politak Chaplinenak...
Hitlerrek ez zuen ezer egin film honen aurka? mehatxuak edo...?

PAMDZ

Anonyme a dit…

A.Mren galdera berdina daukat, Hitlerrek ez zuen ezer egin fil horren aurka?
POL

Anonyme a dit…

Bere aginte-eremuan debekatu, jakina! Horrela gertatu zen, adibidez, gobernu kolaboratzaile frantsesaren menpe zeuden lurraldeetan. Espainiar frankistan diktadorea hil arte egon zen debekatuta.

Hitlerrek filmaren kopia bat eskuratu eta ikusi egin zuen. Horren berri izan zuenean, Chaplinek hauxe esan zuen: "edozein gauza emango nuen, edozein gauza, Hitlerrek esan zuena jakiteko".

Maisua