2009/05/30

Rosa Luxemburgen hilotza?

Berlingo mediku batek uste du pentsalari eta buruzagi komunistaren benetako gorpua La Chariteko unibertsitate erietxean aurkitu duela.

Rosa Luxemburgen hilobia Berlinen: "Hildakoek presatzen gaituzte".

"Zuen ordena harearen gainean eraiki duzue!», idatzi zuen Rosa Luxemburgek hil bezperan, 1919ko urtarrilaren 15ean. Baina sozialdemokraten ordenak fusilak zituen eskuetan, eta Luxemburg eta Karl Liebknecht buruzagi komunistak atxilotu eta hil zituen. Alemanian gertatzen ari zen altxamendu komunistaren eragile izatea leporatu zien biei. Luxemburgi burua lehertu zioten fusilen ipurdien kolpeekin, eta gero Berlingo Landwehr kanalera bota zuten. Handik bost hilabetera, hilotza kanaletik atera eta autopsia egin zioten. Medikuek ez zioten aldakan luxaziorik antzeman, eta ez zuten bi hanken arteko alderik sumatu. Buruan ez zegoen kulaten kolpeen arrastorik, ezta soldaduek jo zioten azken tiroaren markarik ere. Nahiz eta Luxemburgek aldaka gaizki zuen, nahiz eta hanka bat bestea baino luzeagoa izan eta fusilen kolpeek hil eta gero soldaduek azken tiroa jo zioten, auzitegi medikuek esan zuten hura zela Luxemburgen gorpua. Berlingo hilerri baten lurperatu zuten.

Orain, Berlingo beste mediku batek aurkitu omen du Luxemburgena izan litekeen hilotza. La Charite unibertsitate erietxeko gorputegian aurkitu omen du. Bururik, eskurik eta hankarik gabe dagoen arren, «benetako Rosa Luxemburgen antz durduzagarriak» dituela esan du Michael Tsokos medikuak. Luxemburgek 47 urte zituen.

*Iturria: Alberto Barandiaran, Berria, 2009ko maiatzaren 30ean.

2009/05/28

Marga d'Andurain euskal espioia

Erresuma Batuarentzat espioi lanak egin zituen Egipton, Mekan sartzen saiatzeagatik kartzelatu zuten, opioa saldu zien naziei, hilketak leporatu zizkioten... Zurrunbilo batean bizi zen Marga d'Andurain baionarra.


Tangerren (Maroko) 1948ko azaroaren 5ean bertako mafiak estrangulatuta hil baino lehen, Marga D'Andurain abenturazaleak hainbat urtean isilpean gordetako errealitatea ezagutarazi zion Jacques seme gazteari: espioitza zuen ogibide. D'Andurainek Euskal Herritik alde egin zuen Erresuma Batuko zerbitzu sekretuetan lan egiteko asmoz, eta Ekialde Hurbila izan zuen jomuga 1920ko hamarkadan. Abenturazalearen mitotik harago, Cristina Morato kazetari katalanak ohiz kanpoko emakume horren bizimodua laburbildu du "Cautiva en Arabia" liburuan (Plaza & Janes).

"Cautiva en Arabia", 415 or.

Jeanne Amelie Marguerite Clerisse Baionan jaio zen 1893an. Txikitatik garaiko burgesiaren usadio zaharrak apurtzeko asmoa erakutsi zuen, baita emakumeei egokitutako estereotipoak apurtzeko asmoa ere. Alaba txikiaren izaera bihurriak atsekabe handia eman zion Marie Diriart amari. Hainbat ikastetxetatik kanporatua izan ondoren, neskatoari exorzismoa egitea bururatu zitzaion amari, eta hala egin zioten Baionako Andre Maria katedraleko kapera txiki batean. Nolanahi ere, berezko jakin-min amaiezinari eutsi eta Hondarribiko (Gipuzkoa) Ursulinen ikastetxean aurkitu zuen bere lekua. Aurrerantzean, Marga izena hartu zuen.

Ikasketak utzi eta gazte ezkondu zen Pierre D'Andurain lehengusuarekin. Hark garaiko familia burgesen ohiko gaixotasuna oinordetu zuen: ez zuen lan egiteko gogo handirik. Margak Jean Pierre eta Jacques semeak aurrera atera behar zituen, baina ez zitzaion inolaz ere garaiko etxekoandreen ohiko bizimoduari atxiki nahi. Hortaz, Oxfordera (Ingalaterra) jo zuen espioia izateko formakuntza egiteko. Handik, Egiptora alde egin zuen.

Nobletasun titulua asmatu eta Mary Stuart izeneko apaindegia zabaldu zuen Kairon. D'Andurain kondesak harreman ezin hobea zeukan Egiptoko goi leinuko hainbat emakumerekin. Helburu argia zuen, eta espioitza enplegu hutsa zen beretzat. Izan ere, Mata Harik ez bezala -harekin konparatu izan dute-, D'Andurainek ez zuen ideologia politiko jakin baten aldeko jarrerarik erakutsi. Abentura arriskutsu horretatik bizirik ateratzea zuen ardura.


Kairon espioitza lanak amaituak zituela, Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuko buru W.F. Sinclair ezagutu zuen Haifarako (Palestina) bidaia batean. Maitasun harreman laburra izan zuten, D'Andurainek benetako oasia aurkitu zuen arte: Palmira herrixka (Siria). Senarra eta semeekin batera, Zenobia erreginaren omenezko hotela zabaldu zuen basamortu erdian eta Euskal Herritik inportatutako altzariz bete zuen, herrimina baretu nahian.

Negozio biribila ekarri zuen arren, baionarrak monotoniaren aurka borrokatzeko beharra zuen. Dibortzioa eskatu eta Meka hiri santura (Saudi Arabia) pelegrinazioa egiten zuen lehen emakumea izateko asmoari heldu zion 1933an. Beduino batekin ezkondu eta bideari ekin zion, baina Yiddako espetxean bukatu zuen. Ustez senarra pozoitu izanagatik, heriotza zigorra ezarri zioten. Hala ere, Frantziako kontsulatuak lortu zuen zigorra bertan behera uztea, Parisera bueltan bidaltzearen truke.

Marga d'Andurain Beiruten, 1936. urtean.

Naziei opioa saldu zien diru apur bat lortzeko, Jacques semeak erresistentziaren alde borrokatu zuen bitartean. II. Mundu Gerra bukatzean, beste hilketa bat egotzi zieten, Raymond Clerisse ilobarena, alegia. Berriz ere, ezin izan zuten frogatu erruduna zela, garaiko prentsa sentsazionalistak plazaratutako artikuluek zirrara handia sorrarazi zuten arren.

Parisen, 1939an, okupazioaren garaian.

Prentsak behin betiko madarikatu zuen arren, D'Andurainek ez zion uko egin arriskuzale amorratua izateari. Marokora ihes egin zuen, eta aurreztutako diruarekin belaontzi txikia erosi zuen. Plan bikaina zuen esku artean. Kongora bidaia egin nahi zuen harribitxiekin negozioa egiteko, baina mafiak hil zuen, itota. Hilketaren arrazoiak misterio izaten jarraitzen du, beste zenbait pasadizok bezala. Hutsune ugari ditu oraindik euskal emakume abenturazaleen aitzindariaren biografiak.


*Iturria: Miren Korta, "Euskal espioi bat Ekialde Hurbilean", Berria, 2009ko maiatzaren 28an.

2009/05/25

"Diktadore Handia" filma, 1940.

Eta Hitlerren ordez, Charles Chaplinek gobernatu izan balu...?


II. Mundu Gerraren amaieran, Tomaniako Armadako soldadu batek (Charles Chaplin) oroimena galdu eta, ospitalean 20 urte eman ondoren, ihes egitea lortu du. Bere herrira itzultzean, Astolfo Hynkelen diktadurarekin egiten du topo. Haien arteko antza fisikoa izugarrizkoa da. Poliziak biak nahastu eta ondorioz, Hynkel atxiloturik eta Charles Chaplin gobernu buru bihurtuko da.

Bideoko eszenan filmeko azken minutuak dira. Bertan duzue Charles Chaplinek emandako hitzaldi ederra. Tamalez, benetako istorioa bestelakoa izan zen, klasean aztertu egin dugun bezala. Ez dezagun gal itxaropena, ordea, Charles Chaplin ere benetako istorioa izan baitaiteke.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=2g9TnPEOaC4

2009/05/23

Bartzelonako Herri Olinpiada

Herri Olinpiada (katalanez Olimpíada Popular) Bartzelonan 1936ko uztailak 19 eta 26 bitartean ospatu beharreko ekitaldi kirolanitza zen, azkenean, ospatu ez zena, olinpiada inauguratu baino egun bat lehenago, Espainiako Gerra Zibila hasi baitzen.

Herri Olinpiada, urte bereko Berlingo Olinpiar Jokoen aurkako protesta gisa antolatu zen (Hitler zegoen boterean). Berriki aukeratua zegoen II. Errepublikako gobernuak, Berlingo jokoak boikotatzea erabaki zuen espainiar kirolariak jokoetara ez bidaliz, eta nahiago izan zuen kirol ekitaldi alternatibo bat antolatzea, baina data ezberdin batean.

Herri Olinpiadak, aurreko olinpiaden egitura aldatzen zuen, eta parte-hartze forma ezberdinak zabaltzen zituen lurraldetasunari dagokionez. Hiru kategoria ezarri ziren: nazionala, erregionala eta lokala. Honela, ordezkaritza nazionalek, kirol bakoitzean hiru ordezkaritza bidal zitzakeen, eta horrela, estatuen arteko lehiaketa bakarrik ez zela izango aditzera ematen zen, baizik eta estatukoak ez ziren ordezkaritzek ere parte har zezaketela, Euskadi, Alsazia, Frantziaren zein Espainiaren menpeko Maroko kasu.

22 naziotako 6.000 kirolarik izen eman zuten. AEB, Herbehereak, Frantzia, Belgika, Txekoslovakia, Danimarka, Norvegia, Suedia eta Aljeria izan ziren kirolari gehien bidali zituztenak. Emigratutako kirolari judutarren ordezkaritzak, Alsazia, Katalunia, Euskadi eta Galiziakoak ere egon ziren, beste batzuen artean.

Alemania eta Italiako taldeak, herrialde horietako erbesteratuz osatuak zeuden. Kirolari gehienak, kirol talde sindikaletakoak eta ezkerreko alderdietakoak ziren, eta ez estatuko kirol komite olinpikokoak, kirolari horien artean, maila altuko batzuk bazeuden arren.

1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako eraiki ziren ostatu eta hotelak erabiliko ziren, eta Montjuiceko estadioa, gaur egun Lluís Companys Estadio Olinpikoa, jokoen egoitza izango zen.


Iturria: Wikipedia. Entziklopedia askea.

2009/05/21

Jesse Owens, beltz hegalduna


Negro alado

"En esas Olimpiadas que Hitler había organizado para consagrar la superioridad de su raza, la estrella más brillante fue un negro, nieto de esclavos, nacido en Alabama.
Hitler no tuvo más remedio que tragarse cuatro sapos: las cuatro medallas de oro que Owens conquistó en velocidad y salto largo.
El mundo entero celebró esas victorias de la democracia contra el racismo.
Cuando el campeón regresó a su país, no recibió ninguna felicitación del presidente, ni fue invitado a la Casa Blanca. Volvió a lo de siempre:
entró a los autobuses por la puerta de atrás,
comió en restaurantes para negros,
usó baños para negros,
se hospedó en hoteles para negros.
Durante años, se ganó la vida corriendo por dinero. Antes de que comenzaran los partidos de béisbol, el campeón olímpico entretenía al público corriendo contra caballos, perros, autos o motocicletas."

Eduardo Galeano, Espejos: Una historia casi universal, Siglo XXI, 277 or.




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=XXIe5GbLSUs

  • Galderatxo bat: Zergatik ez zuen parte hartu Espainiak 1936ko Olinpiadetan?

2009/05/20

Mario Benedetti joan zaigu

Azken paseoa eman zuen atzo Montevideon (Uruguai) Mario Benedetti poeta zendu berriak milaka herrikide bidelagun.

Mario Benedettiren ahotsa (Paso de los Toros, 1920-Montevideo, 2009) isiltzearekin batera, bozeramaile bat galdu du Uruguaiko herriak. Ekintza izan baita Benedettiren sorkuntza. Idazlearentzat ekitea izan da idaztea, galderak egitea. Dudak ereitea eta iraultzak jasotzea.

Konprometitua baitzen Benedetti. Oroz gain literaturarekin konprometitua. Pertsonak eta sortzaileak bere garaiarekin duen elkarrizketaren emaitza da Benedettiren literatura, engaiatua, beraz. "Kezka, mina edo maitasuna sentitzen dudanean poesia bihurtzeko zortea dut".

Hona hemen Mario Benedetti eta Daniel Viglietti abeslariak "Desaparecidos" olerkia ozen irakurtzen eta abesten, Latinoamerikan diktadurek eragindako errepresioa eta sufrimendua salatzen.




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=dO_JZxRRbc4


Desaparecidos

Están en algún sitio / concertados
desconcertados / sordos
buscándose / buscándonos
bloqueados por los signos y las dudas
contemplando las verjas de las plazas
los timbres de las puertas / las viejas azoteas
ordenando sus sueños sus olvidos
quizá convalecientes de su muerte privada

nadie les ha explicado con certeza
si ya se fueron o si no
si son pancartas o temblores
sobrevivientes o responsos

ven pasar árboles y pájaros
e ignoran a qué sombra pertenecen

cuando empezaron a desaparecer
hace tres cinco siete ceremonias
a desaparecer como sin sangre
como sin rostro y sin motivo
vieron por la ventana de su ausencia
lo que quedaba atrás / ese andamiaje
de abrazos cielo y humo

cuando empezaron a desaparecer
como el oasis en los espejismos
a desaparecer sin últimas palabras
tenían en sus manos los trocitos
de cosas que querían

están en algún sitio / nube o tumba
están en algún sitio / estoy seguro
allá en el sur del alma
es posible que hayan extraviado la brújula
y hoy vaguen preguntando preguntando
dónde carajo queda el buen amor
porque vienen del odio


Sri Lankako Gobernuak amaitutzat eman du gatazka

Sarraskia eginez eman dio amaiera 26 urteko gatazkari. Gerrillari buru guztiak hil ondoren, LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak garaitu ditu.

Azken erasoaldian Vellupillai Prabhakaran liderra, haren bigarrena, semea eta gainontzeko buruzagiak ez ezik, milaka zibil ere hil dituztela salatu dute tamilen aldeko iturriek. Halakoak argitze aldera, Sri Lankako Gobernuak giza legedia urratu duen edo ez ondorioztatzeko, nazioarteko ikerketa abiatuko duela jakinarazi du EB Europako Batasunak. Horren haritik, NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moon Sri Lankan izango da asteburuan. Erakundearen arabera, gutxienez 6.500 zibil hil ditu armadak urtarrilaz geroztik.

Tamil
"Garaipen ospakizunak Kolonbon. Tamil Tigreek amore eman dute; armak utzi dituzte, Sri Lankako Armadak tamil herria sarraskitu ez dezan. Buruzagiak garbitu egin dituzte; ehunka mila tamil ihesean dira, edo, okerrago, kontzentrazio esparruetan. Nazioarteko begirale eta giza laguntzako langileek infernua deskribatu dute.

Gerra amaitu da Sri Lankan. Orain, okerrena hasiko da tamilentzat. Sri Lankako Gobernuak ez du bake prozesurik bultzatzeko asmorik. Aitzitik, indar armatuen barnean azkeneraino joateko grina nagusitzen ari da, eta presidentea ez dago Armadari kontra egiteko moduan; hari zor dio oraingo garaipena.

Nazioarteak, Erresuma Batua buru dela -haren kolonia ohia izanik, badu gatazkan erantzukizun parte bat-, esku hartzen ez badu, mende laurden honetako odolusterik handiena izango dena eragozterik ez da egongo. "

Koldo Aldabe, Berria, 2009ko maiatzaren 19an.

2009/05/16

Etorkinentzako bagoi bereziak Milango metroan


Oraindik proposamena besterik ez da, baina aurrera egiteko aukera handiak ditu. Italiako koalizio gobernuko kideak, Lega Nord alderdiak, egin du proposamena: Milango metroan bagoi batzuk soilik etorkinentzat uztea, eta beste batzuk soilik emakumeentzat. «Hamar urteko epean, Milango herritarrentzat eta jende zintzoarentzat gordetako eserlekuak egongo dira, garai batean gerra beteranoentzat gordetzen ziren gisan», argudiatu du Matteo Salvini Lega Nordeko idazkariordeak.

2009/05/14

Hitlerrek gazteei zuzendutako hitzaldia

Hemen duzue 1934ko irailean Adolf Hitlerrek German Stadium-ean gazteei zuzendutako hitzaldiaren zati bat [05:50 minutu].



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=3VRv8id8Wjs

Familia ugaria


Familiako argazki hau Mussoliniri igorri zion uniformez jantzirik ikusten (ez) dugun aita faxistak, hurrengo eskaintzarekin: "Duce! Geroz eta ugariago hire esanetara Aberriaren alde: hiru gazteenek badute "otsokumearen" uniformea, hurrengo laurek "balillarena" eta zaharrena "abangoardista" da dagoeneko". Txikiena ez dugu ikusten (aitaren aurrean dago), argazkiaren zatitxo bat falta baita. Konturatuko zineten bezala, aitak ez du alaba aipatzen.

2009/05/12

Mussoliniren exekuzioa

1945eko apirilean Mussolini eta Clara Petacci Suitzara ihes egiten saiatu arren, partisano komunistek atxilotu eta exekutatu zituzten. Ondoren Milanera eraman eta ankaz gora zintzilikatu zituzten Loreto Plazako gasolindegi batean, bideoan [02:05 minutu] ikus dezakezuen bezala. Horrekin, hilda zegoela erakusteaz gain, hilabete batzuk lehenago partisano batzuek pairatu zuten zigor beragatik mendeku hartu nahi izan zuten.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=021F8FDYxbQ


Bigarren bideo honetan [01:31 minutu] Nazio Askapenerako Batzordeak (CLN) zabaldutako agiria entzungo duzue (hori bai, italieraz).



CLNko agiria: http://www.youtube.com/watch?v=SfZCrXteftc


2009/05/09

Faxismoaren irudiak

Hemen dituzue Italia faxistaren irudi batzuk, bi argazki eta 41 segundoko bideo bat. Zer esango zenukete irudi horiei buruz?




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=gQ0TZZam-lE&feature=player_embedded


2009/05/08

Mussoliniren familia

Argazki honetan Il Duce senar eta aita eredugarri gisa agertzen zaigu. Horrela gertatu zen? Nolakoak izan ziren bere familia-harremanak?

2009/05/07

John Demjanjuk, " Ivan izugarria "

Hemen duzue azken aste hauetan nazioarteko prentsan berria izan den beste nazi bat, John Demjanjuk, Ivan izugarria. Kasu honetan Amerikako Estatu Batuetako Ohion bizi da.


Apirilaren hasieran, John Demjanjuk Ivan izugarria (hemen klikatu) deserritzeko bidea eman zuen AEBetako epaile batek. Alemaniak erreklamatzen du, guardia nazia zela kontzentrazio esparru batean 29.000 judu hiltzeagatik. II Mundu Gerraz geroztik Ohio estatuan bizi da, eta horretarako zuen baimena bertan behera laga du Wayne Iskra epaileak. Deserritzerakoan, ordea, Justiziak atzera egin du osasun-arazoak dituela argudiatuta.


Demjanjuk 1988ko apirilaren 25an, heriotza-zigorra ezarri ziotenean.


Demjanjuk 2009ko apirilaren hasieran.

2009/05/05

Josef Mengele, "heriotzaren aingerua"

Mengele

"Por razones de higiene, a la entrada de las cámaras de gas había rejillas de hierro. Ahí los funcionarios limpiaban el barro de sus botas.
Los condenados, en cambio, entraban descalzos. Entraban por la puerta y salían por las chimeneas, después de ser despojados de los dientes de oro, la grasa, el pelo y todo lo que pudiera tener valor.
Allí, en Auschwitz, el doctor Josef Mengele hacía sus experimentos.
Como otros sabios nazis, él soñaba con criaderos capaces de generar la súper raza del futuro. Para estudiar y evitar las taras hereditarias, trabajaba con moscas de cuatro alas, ratones sin patas, enanos y judíos. Pero nada excitaba tanto su pasión científica como los niños gemelos.
Mengele repartía chocolatinas y afectuosas palmadas entre sus cobayos infantiles, aunque en la mayoría de los casos no resultaron útiles al progreso de la Ciencia.
Intentó convertir a algunos gemelos en hermanos siameses, y les abrió las espaldas para conentarles las venas: murieron despegados y aullando de dolor.
A otros trató de cambiarles el sexo: murieron mutilados.
A otros les operó las cuerdas vocales, para cambiarles la voz: murieron mudos.
Para embellecer la especie, inyectó tintura azul en gemelos de ojos oscuros: murieron ciegos."

Eduardo Galeano, Espejos: Una historia casi universal, Siglo XXI, 2008, 241 or.


Josef Mengele 1935. urtean.

Josef Mengele (Günzburg, 19911ko martxoaren 16an, Bertioga, Brasil, 1979ko otsailaren 7an), Alemania Naziko gerra kriminala izan zen; sendagile lanetan aritu zen Auschwitz-eko kontzentrazio-esparruan eta gizakiekin eginiko esperimentu izugarriekin hartu zuen zoritxarreko fama. Egia esan, sendagile lana baino gehiago, ikerketa genetikoa izan zen bere helburua han. Heriotzaren aingeru ezizena eman zitzaion.

Hona hemen Canal Cuatrok zientzialari nazi honi buruz egindako saioa. [10:54 min.]. Hori bai, mesedez, ez egin kasu bertan agertzen diren tertuliano horiei, ados? Hor baldin badaude ez da, hain zuzen ere, gertaera historiko horiek azaltzeko duten gaitasunagatik (telebista saio hori sentsazionalista hutsa da). Ongi letorkieke gure klasera etortzea, ezta?



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=ILO3kpgX_WM

2009/05/04

Mussoliniren itzal luzea Italian

Erromako hiritarrak, munduko beste tokitan bezala, faxismoak utzitako sinbologiaz inguratuta bizi dira egun. Benito Mussolini, Duce izenaz ere deitua, Italiako hiriburuko hainbat eraikuntza eta artelanetan oso presente dago oraindik. Diktadurak pairatu dituzten munduko beste hainbat herri gogor saiatu dira beren historiako une beltzak atzean uzten; Italian, berriz, ez da inolako polemikarik piztu egunerokotaunean faxismoaren presentzia hain nabarmena izateagatik.

Duela 63 urte zendu zen Mussolini, baina erromatarrentzat bizirik dirau, haren omenez eraikitako arkitektura lanen ondorioz. Horien artean daude Terminiko tren geltokia, Farnesina jauregia (Alderdi Faxistaren egoitz ete egun Italiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako Ministerioaren egoitza) edo Erromako faxismoaren islarik garbiena den EUR auzoa. 1942. urteko Erromako Erakusketa Unibertsala hartu behar zuen eremua zen hori, II. Mundu Gerra hasi zela-eta, bere horretan utzi behar izan zutena. EUR auzoan marmol zuriz eraikitako eraikuntzak aurki daitezke, eta Duce behin eta berriz ageri da idatzia.

Ofizioen Jauregia izan zen auzo horretan sortutako lehen eraikina, eta haren aurrealdean irakur daiteke Mussolinik Erromaren hedapenerako zituen asmoak: "Hirugarren Erroma mendi gailurretatik ibai sakratuaren ertzeraino hedatuko da, Tirrenoko hondartzetaraino heldu arte". "Hirugarren Erroma" izenaz ezagutzen da Mussolinik Erroma faxistarako zuen proiektua. Eraikuntza horretan Benito Mussolini islatzen duen estela erraldoia ere ikus daiteke. Diktadorea zaldi gainean eta faxismoaren agur bereizgarria egiten ari dela ageri da.

Krola gogoko zuen, eta bere gorputz-enborra biluzik agertzea gustatzen zitazion. Horregatik, kirol ugaritan aritzeko instalazioa eraiki zuen Erroman, Foro Mussolini izenekoa. Kasu horretan, bai, erromatarrek izena aldatu egin zioten, eta egun Italico du izena. Hala ere, bere omenez eraikitako obeliskoa dago bertan, eta hizki larriz idatziat hurrengo leloa duen mosaiko bat ere bai: "Duce gure gaztetasuna eskaintzen dizugu".

Diktadorearen itzala Inperio Foruen etorbidean ere nabaria da. Izan ere, berak Venezia jauregian zuen bulego ofizialetik Coliseoa ikusi nahi zuela-eta, hainbat auzo oso-osorik eraitsi zituen horretarako. Horren ondorioz dago korridore handi hori Erromako erdigunean.

Monumentuez gain, faxismoarekin lotutako gune berezi bat ere badago Erromatik 50 kilometro hegoaldera: Il Federale izeneko jatetxea. Izen hori hartzen zuten probintzia bakoitzeko Alderdi Faxistako idazkariek. Faxismo garaiko koadro eta sinboloekin dago apainduta eta diktadorearen estatua eta erretratuak ere ageri dira. Mussoliniren omenez zabalutako jatetxe horretan, gainera, faxismoarekin zerikusia duten izenak dituzten platerak eska daitezke, adibidez, "Pasta alla Balilla" (Italiako gazteria faxistaren izena) izeneko. Hori guztia etxeko ardoarekin lagunduta, jakina: Mussoliniren aurpegia marraztuta duen bolitan eskainia.

*Iturria: Zazpika aldizkaria, 53. zka., 2009ko apirilaren 5a.

2009/05/02

V. Zinemaldia: "Mundua eta Eskubideak"

Maiatzaren 4tik 8ra bitartean, IPESek, Aministia Internazionalak eta GOLEM zinemek antolatutako V. Zinemaldia: "Mundua eta Eskubideak" izango dugu Iruñean.


Antolatzaileek diotenez, zinema ez da bakarrik aisialdirako tresna bikain bat. Pertsonen eskubideekiko konpromisoa nabarmentzen duten gertaera, harreman, pentsamendu eta egoerak adierazten ditu maiz baliabide artistiko horrek, eskubide guztiekin konpromisoa hartu duten eduki, irudi eta eleak proposatzen dituzten zinemagileek idatzi, zuzendu, antzeztu eta ekoitziriko zinemak bereziki. Afrikan, Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Ekialde Urrunean sortzen ari diren zinemak -beste herrialde batzuk, gertuago daudenak ahantzi gabe- bestelako kulturak nabarmenarazteko eta elkar ezagutzeko aukerak eman ditzake, beharrezkoak baitira mundu orokortu honetan.

Pertsonen eta jendarteen arazoei loturiko nazioarteko gorabeheren berri ematen duten filmak, gai bakoitzean adituak direnen oharrak eta ondorengo solasaldiak bilduko dira zinemaldi honetan.