2009/02/06

Irudia: Inperialismoa

Langile-mugimenduaren inguruko gaia bukatuta, Europako Inperio Handiak eta II. Industria Iraultza aztertzen eman dugu astea, beti ere hurrengo gairako sarrera gisa: Inperialismoa.

Hemen duzue aste buru honetan egin beharreko etxerako lana:
  • Zer deritzozue irudiari?
Animo eta zertxobait idatzi!. Aste buru on!


15 commentaires:

Anonyme a dit…

argazki hau lehen ikusi dugun beste argazki batzuen antza du( kleroa eta noblezia 3 estamentuaren gainean jarrita) eta oso argi adierazten du inperialistek zuten jarrera natiboekiko.
iñigo

Anonyme a dit…

Irudi honetan, ikus daiteke nola nekazariek norbaiten menpe dauden beti eta norbait haien gainean daudela egin behar dutena egiten dutela zihurtatzeko.
Arkaitz

Anonyme a dit…

Nire ustez argazki honetan oso ongi ikus dezakegu nola inperialismoaren ondorioz nola kolonizatzaileak beste kulturak zapaltzen zituzten arlo ekonomikoan ageri dugun iruduan adibidez baina baita kulturalean ere non inperialistak haien kulturak ezartzen zituzten beestena zapaltzen eta alde batera usten. Joseba.

Anonyme a dit…

Kaixo! Hona hemen Maisuaren beste gomendio bat, ezinbestez betebeharrekoa: mezua idatzita, ongi IRAKURRI eta akatsak ZUZENDU "klik" (bidali) egin baino lehen. Hau Maisua!, beti errieta botatzen, ezta?

Maisua

Anonyme a dit…

argazkia ikustean burura etorri zaidan lehenengo ideia zapaldua eta zapaltzailearen ideia izan da,hemen oso argi ikusten da nola europear inperialista, kolonizaturiko eta akulturizaturiko nekazariaren gainean kokatzen da,beraz zapaltzailea da.

Anonyme a dit…

argazkia ikustean burura etorri zaidan lehenengo ideia zapalduaren eta zapaltzailearen ideia izan da,estamentuetan bezala. Europear inperialista akulturuzaturiko nekazariaren gainean kokatzen da zapaltzaile bezala. Beraz, europearrek garapena nahi zuten, baina benetan garapena da? estamentuen garaira itzultzea garapena da? nire ustez atzera bueltatzea da. Aitor.M

Anonyme a dit…

argazki honek,jadanik ikusita ditugun gaietako(frantziako irautzaren jatorriak, 57.orrialdea)argazkiekin azntz handia badu.
Niri, bortzitzkeria etortzen zait burua, oso ondo irudikatzen duelako kolonoen nagusitasuna indijenen gain.

JON

Anonyme a dit…

Irudi honetan oso ondo ikusten da nola europarrek kontrolatu ditugu beste herrialdeko pertsonak.
Iñaki

Anonyme a dit…

irudi honetan argi dago egileak egin nahi zuena zela azaltzea nola zen zapalduen eta zapaltzaileen harteko arremana. ekhiñe

Anonyme a dit…

Irudi honek soberan irudikatzen du inperialismoaren egoera. Europa eta koloniak,eta nola hauek etekinetan soilik pentsatzen zuten.Ioar

Anonyme a dit…

Irudi honetan ikusten dudana da, kolonizatzaileak nekazariaren gainean duen boterea da, hau da, kolonizatzaileek kolonizatutako lurraldeetako biztanleen edo natiboen gainean ezarri zuten boterea. Irudi hau oso antzekoa da nobleziarekin erlazionaturiko beste irudi batekin eta azkenfinean berdina esan nahi dute biek: Dirudunaren boterea pobrearenaren gainean jartzen duela eta bere jabe bezalakoa bihurtzen dela.

Amaia P.

Anonyme a dit…

Irudi honeta ongi ikus daiteke, nola nekazariak beti norbaiten menpe lan egiten dutela. Klasean beste irudi bat ikusi genuen honen antzekoa. 3 estamentuko pertsona bat bere gainean Kleroa eta Noblezia eramaten duena.
Olatz

Anonyme a dit…

Irudi honetan ikus daiteke nola lurralde kolonizatuak europarren menpe zeuden. Haiek esaten zutena egin behar zuten, protestatu gabe, kontrolatutak... Ez zeukaten askatasunik, zapaldutak zeuden.
Ainara

Anonyme a dit…

argazki batek 1000 hitz baino gehiago balio ditu. tamalez mundua oraindik horrela dago antolatuta. aberatsak, inperialistak eta kapitalistak munduaren kontrola dute,langileak eta pobreak lanean diharduten bitartean.
baina ez dezagun ahaztu. Gaur egungo jendartea langileok mugitzen dugu, ez multinazionaletako enpresaburuek!!
2btxll ikaslea (gu ere sartzen gara, ahal dugunean noski)!!!

Anonyme a dit…

Bai, biba zuek ere bai!

Maisua