Askotan ez da batere erraza gertaera historikoengana hurbiltzea. Sarritan ere polemika iturri bihurtzen zaigu, eztabaida historiografikoa bera gaindituz. Beste eran esanda, iraganaren eta orainaren arteko lotura ekidinezinak gaurkotasun-albiste bihurtzen ditu eztabaida historiografikoak: Nola hitz egin behar dugu I.Karlistaldiaren amaierarekin ezarritako legeaz: "foruen baieztapena" ala "deuseztapena"? Zer dela eta hainbeste polemika 1512an Gaztelak Nafarroako erresumaren konkistaren inguruan?
Hona hemen azken hilabete hauetan 1512-2012 daten inguruan azaldu diren bi ekimen eta ikuspuntu desberdinak:
- Nafarroako Gobernuko 2012 Batzordea.
2.012an Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena eta Navas de Tolosako batailaren zortzigarren mendeurrena oroitzeko Batzordea (2.012 Batzordea) eratu zuten urtarrilaren 12an Iruñean. Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz eta Espainiako Kultura ministro Cesar Antonio Molinarekin bildu ziren. Horrela zioen hitzez hitz Nafarroako Gobernuak zabaldutako prentsa-oharra:
"En el año 2.012 se celebra el octavo centenario de la batalla de las Navas de Tolosa, ofensiva cristiana de los reinos de Navarra, Castilla y Aragón frente a las tropas almohades, que tuvo lugar en el norte de Andalucía en julio de 1.212. Igualmente, se cumple el quinto centenario de la conquista de Navarra por las tropas del Duque de Alba, que abrió el proceso de incorporación del viejo reino pirenaico a la Corona de Castilla. Con motivo de estas efemérides se pretende produndizar en aquellos acontecimientos históricos, así como realizar una reflexión que dé a conocer la historia, el presente y el futuro de la Comunidad Foral"
Jarraian, Miguel Sanzek horrela zehaztu zuen egitasmoaren helburua: Nafarroako Erresumaren konkistarekin "se conforma el presente de la Navarra foral y española. Es cuando empieza a extenderse lo que hoy es nuestro régimen foral, integrada en la España constitucional".

- Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena.
Hitz hauekin luzatu zuten atzo, otsailaren 1ean, Amaiurren izandako ekitaldian parte hartzeko gonbidapena:
"2012an ez dago zer ospatu. Guk, bederen, ezin dugu pozaz hartu gure estatalitatearen galeraren urteurrena, oso kaltegarria izatez gain, indarrez gertatu zelako. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik. Horrelaxe zioten orduko kronista eta protagonista guztiek, Nafarroako errege-erreginak eta Fernando "Katoliko"ak barne. 1512koa eraso bortitza izan zen, gerla eta heriotza aunitz erakarri zituena. Ez dago, beraz, zer txalotu!
[...] Konkistatua izan den herri batek ezin du alaitasunez ospatu bere askatasunaren galera, eta honenbestez, deia egiten diegu euskal herritarrei Amaiurrera etortzeko heldu den igandean, konkista txalotzeko asmoak salatzeko, eta etorkizunean gurea dena berreskuratzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko".
Hemen klikatu ekimen honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero.
Hemen dituzue azken aste hauetan hainbat egunkaritan argitaratutako komikietako bineta pare bat:
Tira, bada, lagunok, hurrengo hiru urteetan gaia pil-pilean izango dugu, seguru. Zer deritzozue?
2 commentaires:
Beti bezala, bai eskuindar politikoak(pp eta PSOE) nahiz ezker abertzaleko politikoek (D3M, ANV, ASB...)beren alde eta interesen aldeko ekintzak promozionatuko dituzte.
Kasu honetan, Nafarroako erresumaren konkista urtea ospatzea edo ez da gaia. Noski, UPN-PP-ri zer interesatzen zaio? nafarroa Espainola defendatu, beti Espainaren alde eta Espainarekin egon den Nafarroa hori. Orduan, nola ez ospatu gure lurraldea bortitzki konkistatu zuten urtea? Errealitatean, nafarroa erreinu independiente bat zen gaztelako koroak konkistatu arte.
Nafarroa beti Espainola izan dela esatearekin zer egiten ari da Miguel Sanzek nire ustez? Gure lurraldearen historia ezabatu, benetako historiaz beldurtzen delako.
Mikel Armendariz
Hona hemen datu bat, zeinek Mikelek aipatutako dikotomia hori gainditu egiten duen:
Herri ekimena babestu duten 40 udaletan (Baztan, Leitza, Irurtzun, Alsasua, Etxarri Aranatz, Villatuerta, Usurbil, Gernika, Hernani, Eiharelarre, Azkaine...)sentsibilitate horiek guztiak daude ordezkaturik. Izan ere, EAko, Ezker Abertzaleko, EAJko, Nafarroa Baiko, PSEko, eta UPNko hainbat zinegotzik izenpetu dute agiria. Zer dela eta?
Maisua.
Enregistrer un commentaire