Hemen duzue Israel eta arabiar herrialdeen arteko gatazkara hurbiltzeko aukera ederra, zehazki Israelek 1982an Libanoko inbasioaren ingurukoa. Egun Iruñeko pantaila handian.
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=ylzO9vbEpPg
"Waltz with Bashir-ek nolabaiteko mugarria ezartzen ahal du fikzio eta dokumentalaren arteko harreman ez beti gozoan.
[...] Berez, dokumental bati sinesgarritasun eta benekotasuna dira eskatzen zaizkion gutxieneko ezaugarrietako bi. Hortaz, nola lotzen ahal dira horiek pelikula israeldar honek erabiltzen duen animazio sasi-haluzinogenoarekin? Hain zuzen ere, horretan dago Folmanek erabiltzen duen teknikaren bertuteetako bat, kontatzen duenari iskin egin gabe, animazioak aukera ematen dio mundu poetiko eta oniriko bat sortzeko, gerraren krudeltasuna eta soldaduen sentimendu harrapagaitzak uztartuz. Mamiak eta azalak bat egiten dute hemen, Waltz with Bashir ez baita gerraren kalte abstraktoaz ari, gizabanakoengan -berarengandik hasita- Libanoko 1982ko inbasioak izan zuen ondorio fisiko-psikologikoez baizik
[...] Nolanahi ere, pena litzateke alderdi tekniko edo bisualak Waltz with Bashir-en mezua estaltzea; film honek baduelako zer esan, zer irakatsi. Amnesiaren inguruko ariketa zinematografiko ederra da pelikula; gerran parte hartutakoen ahanzturaz, baina bereziki gizarte oso baten amnesiaz ari da Folman. Zoritxarrez, sendabiderik ez duen gaitza dirudi; Gazako enegarren sarraskia eta azken hauteskundeak horren lekuko".
Hemen klikatu, Gontzal Agotek Berrian 2009ko otsailaren 24an idatzitako film kritika osoa irakurri nahi izanez gero.
Hona hemen ere Waltz with Bashiren inguruko web orrialdea.

Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire