2009/02/04

LIBURUA: Goyahkla, chiricahua apatxeen gerlarien burua.

Ordu askotako zinema-ikuskizunak ezaguna egin digu Ipar Amerikako indioa; herri txiki bateko kide izatearen kontzientziak hurbil sentiarazi dizkigu gero haien borrokak eta haien patua. Siouxak, cheyeneak, navahoak, komantxeak, kiowak, arapahoeak... Guztien artean apatxeak izan litezke agian ospetsuenak, eta hauen artean gerlari mitiko bat bereiztekotan, Geronimo bihurtu da beharbada beste guztien sinbolo.

Europarren kulturarekin batere harremanik ez zeukan zibilizazio batean jaio zen
Goyahkla, gerora mexikarrek Geronimo deituko zutena, eta modernitatearen erdigune diren Estatu Batuetako bizimoduan nola-hala integraturik bukatu zuen, tartean zuriekin borroka luze, gogor eta odoltsuak izan eta gero. 100 urte pasatu dira Geronimo hil zenetik (1909ko otsailaren 17an), eta tarte honetan leienda bilakatzeraino hazi da chiricahua apatxe honen fama.

Zergatiak jakin nahi badituzu, sar zaitez Imanol Muruak idatzi duen
biografia eder honetan. Gizaki berezi baten bizimodu latz eta abenturaz betea aurkituko duzu, eta historiaren trenak bazterturiko herri baten patu tristea.

Ea honetan ere
boluntarioren bat agertzen zaigun, gero klasean berak egindako irakurketaz goza dezagun. Animo!

3 commentaires:

Anonyme a dit…

nire ustez atal hau oso interesgarria dirudi, indigenen bizimodu latzak, indigenek egindako borroka bere arma humilekin rifleen kontra...
iñigo

Anonyme a dit…

liburutegian badago edo uzten badidazu irakurtzen dut,zaila bada lortzeko ez dur uste.
Aitor M

Anonyme a dit…

Kaixo Aitor
Txantreako liburutegian duzu. Hori, bai, ti-ta batean hurbildu eta hartu; bestela, beste blogzale bat aurreratuko zaizu (ez dakit nik...).
Berri on hori izanez gero, nirea utziko nizuke. Aio!
Maisua