Klasean azaldu bezala, XIX. mendearen amaiera arte, Ipar Amerikako Estatu Batuen espantsionismoaren helburua Mendebaldea eta Mexikoko lurraldeak menderatzea zen. Aitorrek "Geronimo" liburuska irakurri bitartean (animo Aitor, ez egin atzera!), hemen dituzue bestelako bi aukera, bi komiki hain zuzen ere.
Luis Garcia Mozosek eta Felipe Hernandez Cavak 1979an argitaratutako lan hau klasiko bat da. Komiki komertzialekin ez du zer ikusirik, hori esan beharra dago. Estilo dokumentalak (ia fotografikoa) eta diskurtso desdramatizatuak bat egiten dute. Helburua, informazio objektiboa transmititzea.
Bertan lau istorio labur azaltzen dira:
- "Tecumtha".
- "El batallón de San Patricio".
- "Caballo loco".
- "De un genocidio, de un etnocidio".
Astiberri argitaletxeari esker, eleberri grafikoaz gozatzeko aukera gehiago dugu Euskal Herrian. Gehiena gaztelaniaz argitaratu arren, ume eta gazteei zuzendutako hainbat lan euskaraz ere atera egin ditu.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire