"Goyahkla (Geronimo) apatxea hil zela ehun urte betetzean, haren birbilobari (Harlyn Geronimori) egun aproposa iruditu zitzaion birraitonaren hezurrak eskatzeko. Beste behin. Ez baita lehen aldia. Preso zeukaten tokian hilobiratu zuten Goyahkla, Fort Stillen (Oklahoma), baina baliteke bere gorpua jada ez han egotea. George Bush presidente ohiaren aitonari, Prescott Bushi, egozten diote azken borrokalari indioaren burezurra lapurtu izana; 1918an, Skull and Bones elkarte sekretuko beste kide batzuekin batera. Alexandra Robbins idazlearen arabera, Yale Unibertsitateko (Connectica) elkarte horretan erritualak egiteko erabiltzen zituzten hezurrak, amerikar inperioaren etsaien garaikurrak, hain zuzen (Pancho Villaren burua tarteko) [...]".
Hemen klikatu Berria egunkarian (2009ko otsailaren 8an) Idoia Etxeberriak idatzitako artikulu osoa irakurri nahi izanez gero.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire