2009/02/10

Argazkiekin jolasean: Liberalismo espainola.

Gaur goizean Batxilergo 2-Ako ikasleei aurkeztu diet bloga, eta bertan sartu eta parte hartzera gonbidatu, jakina! Azken aste hauetan XIX. mendeko Antzinako Erregimenaren krisia eta liberalismoaren garaipena aztertu ditugu. Ostegunean gai honen inguruko azken klasea eta ... Erromara!

Hemen duzue "Argazkiarekin jolasean" denborapasatxo bat, ea nortzuk diren asmatzen dituzuen. Hori bai, pertsonaia bat bitan agertzen da, zein da? Hurrengo mezu batean izango dituzue emaitzak.






6 commentaires:

Anonyme a dit…

Uste dut Isabel II-a dela bi aldiz agertzen dena.
iñigo

Anonyme a dit…

Aupa Iñigo,
Bete-betean asmatu egin duzu. Ea Batxilergo 2ko norbait "pikatzen" den, eta bertan agertzen diren pertsonaien izenak asmatzen dituen!
Maisua

Anonyme a dit…

Aupa!!

bale, pikatu naiz... bigarren argazkikoa Zumalakarregi da, ezta??
Beste guztiak.. pufff.. idearik ez!!

Goizane

Anonyme a dit…

Aupa Goizane (eta besteak)

Tira, bada, oraindik asko falta da gure azterketarako, baina... besteak ere ezagutu behar, ados? Hemen duzu pista bat: Espartero, Isabel II.a, Fernando VII.a eta Maria Kristina erregeordea dira. Nor da nor, ordea?

Maisua

Anonyme a dit…

ba...

Lehenengoa Maria Kristina, (gure liburuko 193 orrialdean azaltzen da), ta beste 2 emakumezkoak, Iñigok esan bezala, Isabel II.

3. argazkikoa Fernando VII, ta azkena Espartero (198 orr. gure liburuan)

Goizane

Anonyme a dit…

Txalo bero bat zuri, Goizane

Maisua