2009/04/30

BertSolasa: Maiatzaren Lehena

Doinua: Mendia gora haritza

I
Manifa bat ta beste bat
Beste bat eta beste bat
Berriz manifa egin behar da
Gaur de Maiatzak bat!
Denak Herriko Etxerat
Ta gero berriz etxerat
Mugeta eskuan borrokatzen du
Gaur "clase obrerak"

II
FO eta CFDT
CGT eta CGT
"Sarko t'es foutu" diote eta
LAB atzean dute
Bandera, sigla ta beste
Afiliatu bezainbeste
Langilez hustu ahala dira
Permanentez bete

III
Sobieten gorri morea
Edo Marx-en sindromea
Hil ziren ta gaur Kapitala da
Enperadorea
Odolaren kolorea
Bihurtu da folklorea
Beti berdinak odolhustutzen
Dituzte ordea.

IV
Nagusiak potro-joka
Ta langileak lur jota
Ezin omen da fitsik eraiki
Sistemaren kontra
Fedea xutik dago ta
Ez da bukatu borroka
Alternatiba eraikitzea
Da gure erronka


Ramuntxo Ordoxelai, "Maiatzaren Lehena", Mintza astekaria ("Le Journal du Pays Basque"), 2009ko apirilaren 30a, 8. or.

Ramuntxo Lekorneko Gerezietakoa (Lapurdi) da. Gaztetan soziologia eta historia ikasketak egin zituen, eta soziologian doktoratua da. Hala ere, gaur egun artzain gisa ari da lanean, eta bere bordatik euskal jendartea aztertzen du berarentzat atxikitzen dituen liburu eta analisietan.


1 commentaire:

Anonyme a dit…

Tipo hau artixta hutsa duk!