2009/04/08

II. Mundu Gerrako hegazkina Altsasun

Gasteizko Heraclio Fournier Aeroklubeko kideek II. Mundu Gerran erabilitako Auster markako MK-IV (EC AJR. Eco Charly Alfa Juliette Romeo, zehatz izatekotan) hegazkina aurkitu dute Altsasun gordeta; erosi eta lehengoratu egin nahi dute, berriro aireratzeko moduan jartzeko.

Altsasuko biltegi batean zegoen. Berria, Iñigo Uriz/Argazki Press

1936an Taylorcraft Corporation enpresa esatatubatuarrak turismoarako hegazkin arinak egiteari ekin zioten. 1939an, Britainia Handiko haize armadak, RAF famatuak, 24 hegazkin erosi zituen, eta behaketarako erabili zituen. Emaitzekin gustura geratu, eta beste ehun hegazkin eskatu zituen. Auster MK-I horiekin eskuadroi bat osatu zuen 1942an. Ondoren, beste bertsio batzuk etorri ziren. Lehen hirurak motorragatik bereizten ziren. MK-IV modeloko 254 hegazkin egin zituzten, hirugarren bidaiariarentzako tokiarekin. Auster MK-V, berriz, ikusgaitasunik gabeko egoeretan erabiltzeko prestatu zuten. Mila hegazkin baino gehiago egin zituzten denera, eta hemeretzi eskuadroi britainiar baliatu ziren hegazkin horietaz. Kanadako eta Herbehereetako armadetan ere erbaili zituzten. Hegazkinak bereziki famatu zituzten Normandiako lurreratzean.



Gerra amaituta, honelako berrogei bat hegazkin geratu ziren. Eta Gasteizko aeroklubak bat erosi zuen 1955ean. Bertan izan zen 1977 arte, Carlos Eugi pilotu nafarrak erosi zuen arte. Eugik hamar urtez erabili zuen hegazkina, besteak beste argazkiak egiteko, eta 1988an Felipe Lezea enpresa gizon altsasuarrak bertan zeukan txabiske batean utzi zuen, konponketa baten zain.

Gasteizko Aeroklubeko kideek hegazkinaren jatorrizko planoak eta hegaldien liburua lortu dituzte. Hiru edo lau urte beharko dituzte hegan egiteko moduan egoteko. Eta 800.000 euro inguru.


Planoak. Berria, Alberto Barandiaran

Ezaugarriak:
  • Modeloa. Auster MK-IV.
  • Zertarako erabili zen? Behaketarako hegazkin arina.
  • Motorra: Lycorning O-290-3 130 CVkoa.
  • Gehienezko abiadura: 209 km/h.
  • Autonomia: 400 km.
  • Pisua: 840 k.
  • Zabalera: 10,97 m.
  • Luzera: 6,83 m.
  • Altuera: 2,44 m.
  • Hegalen zabalera: 15,51 m2.


Hegaldien liburua. Berria, Alberto Barandiaran

[Informazio iturria: Alberto Barandiaran, Berria, 2009ko apirilaren 8a, 47-48 orr.]

2 commentaires:

Anonyme a dit…

interesgarria.... Gerran egondako sarraskiei aurre egin zion hegazkin bat nafarroan egotea.
Mikel A.

Anonyme a dit…

harrigarria bigarren mundu gerrako hegazkin bat hemen egotea...
POL