2009/04/17

2008ko gatazka armatuak

Aste honetan “Bake Prozesuak: 2009ko Urtekaria” (“Anuario 2009 de procesos de paz”) argitaratu da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kultura Eskolak (Escola de Cultura de Pau de la Universitat Autònoma de Barcelona) egindako ikerketa honetan 2008. urtean bake prozesu batean murgildutako gatazka armatuak aztertzen dira. Munduan bizi izandako 31 gatazka horietatik, erdia baino gehiago, 19 gatazka, identitatearen edo autogobernuaren auziari lotuta izan dira.

Asian kokatu dira gehienak, 14 gatazka hain zuzen. Jarraian Afrika (9), Europa (4), Ekialde Hurbila (3) eta Amerika (1). Hala ere, Vicenç Fisas-ek zuzendutako urtekariak badu irakurketa positibo bat: abiatutako bake prozesuen %80 irekita dago.

"Bake Prozesuak Urtekaria", Icaria argitaletxea. Hemen KLIKATU eta urtekaria PDFn eskuratuko duzu. Ikasturte honetako azken asteetan landuko badugu ere, bertan sartu eta interesatzen zaizun gatazkararen inguruan oso informazio zehatza eta interesgarria aurkituko duzu.

1 commentaire:

Anonyme a dit…

Oso informazio interesgarria. Nahiz eta bake prozesuen %80 irekita egon, gatazka armatu asko dira nire ustez.
Bake prozesuak ireki baino, nire ustez, gatazka armatuekin bukatu behar da lehenbailen.

PMA