2009/04/07

Filma: "Potemkin korazatua"

"Potemkin korazatua" Sergei Eisenstein zinemagile errusiarrak zuzendutako filma da, 1925ean Moscofilmek ekoiztua.

1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Bere lehen lanean erakutsitako maila ikusita ("Greba", 1924), Eisensteinek aukera izan zuen 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egingo den filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra, eta bestetik Tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiaraziko du Errusiako hainbat lekutan.

Gobernuak urteurrena ospatze aldera filma egiteko asmoa zela-eta gidoilaria paratu zuen lanean, nor 1905eko kalamitate horiek gidoi batean harikaltzen saiatu zen. Eisensteinek, hainbeste gertakariren artean galduta eta nahasi, irtenbidea Odesako portura eraman zuen, eta bost ataletan banatu zuen bi ardatz ondo berezituen arteko dialektika: on eta txarren arteko liskarra.




Hona hemen galdera pare bat filmari eta bideoan [06:42 minutu] agertzen den eszenari buruz:

  • Filmeko zein atali dagokio?
  • Zer zentsuratu zuen Stalinek?
  • Zinemagintzan eszena horren eraginak asko eta ezagunak izan dira. Zein filmetan?


Eszenako eskailerak 1905 inguruan.

4 commentaires:

Anonyme a dit…

· momentu hau dagokio Odessako biztanleek potemkin korazatuari ongietorria ematen diotenean, eta soldaduak gupidarik gabe guztiak hiltzen dituztenean.
· stalinen aldetik jasan zuen zentsura oso handia izan zen, eta stalin berak hil zen arte ezin izan zuen filma plazaratu.
·eszena honek eragina izan du Brian de Palmaren "los intocables de Elliot Ness"-en

Anonyme a dit…

1.Odessako biztanleak,Potemkin akorazatuaren gertaeraz mugimendu iraultzaileaz kutsaturik,manifestaldi bat egiten dute, baina tsarrak armada bidaltzen du,mugimendua ez hedatzeko. Igande odoltsuaren antzekoa da.
2.Stalinek, Troskyren aurkezpen bat zentsuratu zuen, filmaren hasieran agertzen zena.Horregatik bere heriotza arte ez zen eman zinemetan.
3.Los intocables de Eliot Ness, eta El Padrino.
PAMDZ

Anonyme a dit…

Azken erantzunak nireak ziren, ahaztu zait sinatzea

PIG

Anonyme a dit…

Kaixo guztioi

Erantzuten animatu diren horiek,hemen dituzue erantzun zuzenak:
- Laugarren atalari dagokio (Odesako eskailerak)
- Stalinek Trotskyk egindako Aurkezpena/Sarrera zentsuratu zuen.
- Osterako eraginak asko eta ezagunak izan dira: Leni Riefenstahl (Triumph of the Will), Francis Ford Coppola (The Godfather), Brian De Palma (The Untouchables), Woody Allen (Bananas eta Love and Death) edo Terry Gilliam (Brazil).

Maisua