2009/04/26

"Suminaren mahatsak"


John Steinbeckek 1939an idatzitako "The grapes of wrat" (Suminaren mahatsak) eleberria aukera ezinhobea eskaintzen digu Amerikako Estatu Batuetako barnealdeko nekazarien egoera ezagutzeko. Familia protagonistak, Joadtarrek, hipoteka ezin ordaindu eta Oklahomako granja utzi behar du. Kaliforniara abiatuko dira lan bila, beti ere mespretxua eta esplotazioa bide lagun.

"Kalifornia osoa hartu du ustelak [...]. Gizakiaren eta naturaren lana suntsitu egin behar da prezioei bere horretan eutsi hal izateko, eta hori egin daitekeen gauzarik nardagarriena da. Laranja kargamentuak lurrean botata nonhai. Jendea urrutik etortzen da batzuk harrapatzeko asmotan, baina ezin. Gizonak bidaltzen dituzte petrolioa zabaltzera laranjen gainetik. [...]. Miloi bat pertsona goseak akabatzen ari dira, eta fruta behar dute, eta hala ere, letrolioz ureztatzen dituzte laranjez jositako mendiak [...]. Eta pelagrak jotako haurrak hil egiten dira. Eta heriotzaren arrazoiari dagokion lekuan hau jartzen du: desnutrizioz hila. Hori guztia jakiak usteltzen direlako, usteltzen uzten zaielako. Baina jendaren ariman hazten eta puzten ari dira suminaren mahatsak; mahats bilketa hurbil dela adierazten dute."

1940. urtean John Ford zinema-zuzendariak pantaila handira eraman zuen. Hona hemen garaiko irudi batzuk:



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=xqaTv8cCWeg

Roosvelt lehendakariak abiatutako "Farm Security Administratio" programari esker, kazetari, argazkilari eta zinemagileek ederki bildu ahal izan zuten egoera latz hura, gaur Kongresuko Liburutegiko web orrialdean ikus dezakegun bezala.


Aucun commentaire: