2009/04/30

BertSolasa: Maiatzaren Lehena

Doinua: Mendia gora haritza

I
Manifa bat ta beste bat
Beste bat eta beste bat
Berriz manifa egin behar da
Gaur de Maiatzak bat!
Denak Herriko Etxerat
Ta gero berriz etxerat
Mugeta eskuan borrokatzen du
Gaur "clase obrerak"

II
FO eta CFDT
CGT eta CGT
"Sarko t'es foutu" diote eta
LAB atzean dute
Bandera, sigla ta beste
Afiliatu bezainbeste
Langilez hustu ahala dira
Permanentez bete

III
Sobieten gorri morea
Edo Marx-en sindromea
Hil ziren ta gaur Kapitala da
Enperadorea
Odolaren kolorea
Bihurtu da folklorea
Beti berdinak odolhustutzen
Dituzte ordea.

IV
Nagusiak potro-joka
Ta langileak lur jota
Ezin omen da fitsik eraiki
Sistemaren kontra
Fedea xutik dago ta
Ez da bukatu borroka
Alternatiba eraikitzea
Da gure erronka


Ramuntxo Ordoxelai, "Maiatzaren Lehena", Mintza astekaria ("Le Journal du Pays Basque"), 2009ko apirilaren 30a, 8. or.

Ramuntxo Lekorneko Gerezietakoa (Lapurdi) da. Gaztetan soziologia eta historia ikasketak egin zituen, eta soziologian doktoratua da. Hala ere, gaur egun artzain gisa ari da lanean, eta bere bordatik euskal jendartea aztertzen du berarentzat atxikitzen dituen liburu eta analisietan.


2009/04/29

"Die Welle" filma.

Hurrengo astean "Die Well" ("Olatua") filma landuko dugu, eta horren bidez Faxismoak gaia. Hemen duzue horren inguruko trailerra [01:33 m.] eta Dennis Ganselek zuzendutako eta 2008an estreinatutako filmaren web orrialdea, etxean lantzen has zaitezten.




2009/04/26

"Suminaren mahatsak"


John Steinbeckek 1939an idatzitako "The grapes of wrat" (Suminaren mahatsak) eleberria aukera ezinhobea eskaintzen digu Amerikako Estatu Batuetako barnealdeko nekazarien egoera ezagutzeko. Familia protagonistak, Joadtarrek, hipoteka ezin ordaindu eta Oklahomako granja utzi behar du. Kaliforniara abiatuko dira lan bila, beti ere mespretxua eta esplotazioa bide lagun.

"Kalifornia osoa hartu du ustelak [...]. Gizakiaren eta naturaren lana suntsitu egin behar da prezioei bere horretan eutsi hal izateko, eta hori egin daitekeen gauzarik nardagarriena da. Laranja kargamentuak lurrean botata nonhai. Jendea urrutik etortzen da batzuk harrapatzeko asmotan, baina ezin. Gizonak bidaltzen dituzte petrolioa zabaltzera laranjen gainetik. [...]. Miloi bat pertsona goseak akabatzen ari dira, eta fruta behar dute, eta hala ere, letrolioz ureztatzen dituzte laranjez jositako mendiak [...]. Eta pelagrak jotako haurrak hil egiten dira. Eta heriotzaren arrazoiari dagokion lekuan hau jartzen du: desnutrizioz hila. Hori guztia jakiak usteltzen direlako, usteltzen uzten zaielako. Baina jendaren ariman hazten eta puzten ari dira suminaren mahatsak; mahats bilketa hurbil dela adierazten dute."

1940. urtean John Ford zinema-zuzendariak pantaila handira eraman zuen. Hona hemen garaiko irudi batzuk:



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=xqaTv8cCWeg

Roosvelt lehendakariak abiatutako "Farm Security Administratio" programari esker, kazetari, argazkilari eta zinemagileek ederki bildu ahal izan zuten egoera latz hura, gaur Kongresuko Liburutegiko web orrialdean ikus dezakegun bezala.


2009/04/21

1929ko Krisia: War Street

War Street

"Desde principios del siglo XX, las campanas mecánicas saludan el principio y el fin de cada jornada en la Bolsa de Nueva York. Esos sones rinden homenaje a la abnegada labor de los especuladores que timbean el planeta, deciden el valor de las cosas y de las naciones, fabrican millonarios y mendigos y son capaces de matar más gente que cualquier guerra, peste o sequía.

El 24 de octubre de 1929, las campanas sonaron alborozadas como siempre, pero ése fue el peor día en toda la historia de la catedral de las finanzas. Su caída cerró bancos y fábricas, lanzó el desempleo a las nubes y arrojó los salarios al sótano, y el mundo entero pagó la cuenta.

El Secretario del Tesoro de los Estados Unidos, Andrew Mellon, consoló a las víctimas. Dijo que la crisis tenía su lado positivo, porque así la gente va a trabajar más duro y va a vivir una vida más moral."

Eduardo Galeano, Espejos: Una historia casi universal, Siglo XXI, 2008, 263 or.


Dorothea Langek egindako argazkia, California, 1936ko martxoa

  • Galderatxo bat: Zer dela eta "War Street"?

2009/04/19

Odesako eskailerak eta "The Untouchables"

"Potemkin Korazatua"ren inguruko etxerako lana egin duzuenok erantzunak badituzue dagozkion txokoan.

Honetan Brien De Palmak 1987an zuzendutako "The Untouchables" filmeko eszena duzue [09:50ko iraupena]. Ikusiko duzuenez, omenaldi ederra "Potemkin Korazatua" filmeko Odesako eskailerak eszena klasiko horri:



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=SZBCaehMB-E

2009/04/17

2008ko gatazka armatuak

Aste honetan “Bake Prozesuak: 2009ko Urtekaria” (“Anuario 2009 de procesos de paz”) argitaratu da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kultura Eskolak (Escola de Cultura de Pau de la Universitat Autònoma de Barcelona) egindako ikerketa honetan 2008. urtean bake prozesu batean murgildutako gatazka armatuak aztertzen dira. Munduan bizi izandako 31 gatazka horietatik, erdia baino gehiago, 19 gatazka, identitatearen edo autogobernuaren auziari lotuta izan dira.

Asian kokatu dira gehienak, 14 gatazka hain zuzen. Jarraian Afrika (9), Europa (4), Ekialde Hurbila (3) eta Amerika (1). Hala ere, Vicenç Fisas-ek zuzendutako urtekariak badu irakurketa positibo bat: abiatutako bake prozesuen %80 irekita dago.

"Bake Prozesuak Urtekaria", Icaria argitaletxea. Hemen KLIKATU eta urtekaria PDFn eskuratuko duzu. Ikasturte honetako azken asteetan landuko badugu ere, bertan sartu eta interesatzen zaizun gatazkararen inguruan oso informazio zehatza eta interesgarria aurkituko duzu.

2009/04/08

II. Mundu Gerrako hegazkina Altsasun

Gasteizko Heraclio Fournier Aeroklubeko kideek II. Mundu Gerran erabilitako Auster markako MK-IV (EC AJR. Eco Charly Alfa Juliette Romeo, zehatz izatekotan) hegazkina aurkitu dute Altsasun gordeta; erosi eta lehengoratu egin nahi dute, berriro aireratzeko moduan jartzeko.

Altsasuko biltegi batean zegoen. Berria, Iñigo Uriz/Argazki Press

1936an Taylorcraft Corporation enpresa esatatubatuarrak turismoarako hegazkin arinak egiteari ekin zioten. 1939an, Britainia Handiko haize armadak, RAF famatuak, 24 hegazkin erosi zituen, eta behaketarako erabili zituen. Emaitzekin gustura geratu, eta beste ehun hegazkin eskatu zituen. Auster MK-I horiekin eskuadroi bat osatu zuen 1942an. Ondoren, beste bertsio batzuk etorri ziren. Lehen hirurak motorragatik bereizten ziren. MK-IV modeloko 254 hegazkin egin zituzten, hirugarren bidaiariarentzako tokiarekin. Auster MK-V, berriz, ikusgaitasunik gabeko egoeretan erabiltzeko prestatu zuten. Mila hegazkin baino gehiago egin zituzten denera, eta hemeretzi eskuadroi britainiar baliatu ziren hegazkin horietaz. Kanadako eta Herbehereetako armadetan ere erbaili zituzten. Hegazkinak bereziki famatu zituzten Normandiako lurreratzean.



Gerra amaituta, honelako berrogei bat hegazkin geratu ziren. Eta Gasteizko aeroklubak bat erosi zuen 1955ean. Bertan izan zen 1977 arte, Carlos Eugi pilotu nafarrak erosi zuen arte. Eugik hamar urtez erabili zuen hegazkina, besteak beste argazkiak egiteko, eta 1988an Felipe Lezea enpresa gizon altsasuarrak bertan zeukan txabiske batean utzi zuen, konponketa baten zain.

Gasteizko Aeroklubeko kideek hegazkinaren jatorrizko planoak eta hegaldien liburua lortu dituzte. Hiru edo lau urte beharko dituzte hegan egiteko moduan egoteko. Eta 800.000 euro inguru.


Planoak. Berria, Alberto Barandiaran

Ezaugarriak:
  • Modeloa. Auster MK-IV.
  • Zertarako erabili zen? Behaketarako hegazkin arina.
  • Motorra: Lycorning O-290-3 130 CVkoa.
  • Gehienezko abiadura: 209 km/h.
  • Autonomia: 400 km.
  • Pisua: 840 k.
  • Zabalera: 10,97 m.
  • Luzera: 6,83 m.
  • Altuera: 2,44 m.
  • Hegalen zabalera: 15,51 m2.


Hegaldien liburua. Berria, Alberto Barandiaran

[Informazio iturria: Alberto Barandiaran, Berria, 2009ko apirilaren 8a, 47-48 orr.]

2009/04/07

Liburua: "Stalin"

Josif Visarionovitx Jugatxvili Stalin (Gori, 1878-Mosku, 1953) XX. mendea markatu duten pertsonaietako bat da, dudarik gabe, eta alderdi asko dituena: langileen aldekoak agintera eraman zituen iraultzarik handieneko liderretako bat izan zen, boterera iristeko bidean taldekideak etsai bihurtu eta modurik makurrenean ezabatu zituen politikoa, II. Mundu Gerran Hitlerren armada indartsuari aurre egiten jakin zuen estratega... Alderdi horiek eta beste batzuk aztertu ditu Joseba Arrutik bere biografia mamitsu honetan.

Elkar argitaletxea

Ea baten bat animatzen den, oporretan irakurri eta itzultzean klasean aurkeztu.

Filma: "Potemkin korazatua"

"Potemkin korazatua" Sergei Eisenstein zinemagile errusiarrak zuzendutako filma da, 1925ean Moscofilmek ekoiztua.

1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Bere lehen lanean erakutsitako maila ikusita ("Greba", 1924), Eisensteinek aukera izan zuen 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egingo den filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra, eta bestetik Tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiaraziko du Errusiako hainbat lekutan.

Gobernuak urteurrena ospatze aldera filma egiteko asmoa zela-eta gidoilaria paratu zuen lanean, nor 1905eko kalamitate horiek gidoi batean harikaltzen saiatu zen. Eisensteinek, hainbeste gertakariren artean galduta eta nahasi, irtenbidea Odesako portura eraman zuen, eta bost ataletan banatu zuen bi ardatz ondo berezituen arteko dialektika: on eta txarren arteko liskarra.




Hona hemen galdera pare bat filmari eta bideoan [06:42 minutu] agertzen den eszenari buruz:

  • Filmeko zein atali dagokio?
  • Zer zentsuratu zuen Stalinek?
  • Zinemagintzan eszena horren eraginak asko eta ezagunak izan dira. Zein filmetan?


Eszenako eskailerak 1905 inguruan.

2009/04/05

Asteko aipua: Miguel de Unamuno

"Zenbat eta gutxiago irakurri, are kalte handiagoa eragiten du irakurritakoak".

Mikel eta Iñaki Soto, Unamuno, Elkar-biografiak, 2006.

Miguel de Unamuno Jugo (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936ko abenduaren 31) euskal idazle eta filosofoa izan zen.

2009/04/04

Corto Maltes Siberian 1919. urtean

Casterman argitaletxea, 2001.

"Corto Maltes Siberian" komikian pertsonaia historiko asko agertzen dira: Roman von Ungern-Sternberg baroia, Koltchak almirante errusiarra, Semenov Baikalko kosakoen burua, Jack Tippit koronel britainiarra... Honetan, 1919. urtean, Coto Maltesek. boltxebikeen aurka borrokatzen den Armada Zuria ezagutu du. Kolchak almirantearen trenak Siberia osoa zeharkatzen ari da Nikolas II.aren urrearekin.


Klasean ezagututako Rasputin ere izango dugu bidelagun:


Un train blindé, bourré d'or.

Prétexte à l'aventure! Le train de l'amiral Kolchak contenait l'or du gouvernement contre-révolutionnaire: il y avait vingt-neuf wagons transportant cent soixante tonnes d'or. Dans son récit, Pratt n'évoque qu'un seul de ces wagons, rattaché au train de la duchesse russe Marina Séminova. C'est l'occasion d'une chasse au trésor sans pitié. C'est aussi l'occasion pour Pratt de mettre en scène ces fabuleux trains blindés qui sillonnaient la Russie, la Sibérie et la Mandchourie. Chaque chef avait le sien, ou les siens. Certains étaient de véritables villes sur rails. Comme les voies ferrées constituaient les seuls axes de communication sérieux, on comprend leur importance ainsi que celle des gares où se trouvaient aussi les postes du télégraphe.

2009/04/02

Alexandra Kollontai

"Para que el amor sea natural y limpio como el agua que bebemos, ha de ser libre y compartido; pero el macho exige obediencia y niega placer. Sin una nueva moral, sin un cambio radical en la vida cotidiana, no habrá emancipación plena. Si la revolución social no miente, debe abolir, en la ley y en las costumbres, el derecho de propiedad del hombre sobre la mujer y las rígidas normas enemigas de la diversidad de la vida.
Palabras más, palabras menos, esto exigía Alexandra Kollontai, la única mujer con rango de ministro en el Gobierno de Lenin.
Gracias a ella, la homosexualidad y el aborto dejaron de ser crímenes; el matrimonio ya no fue una condena a pena perpetua, y las mujeres tuvieron derecho al voto y a la igualdad de salarios, y hubo guarderías infantiles gratuitas, comedores comunales y lavanderías colectivas.
Años después, cuando Stalin decapitó la revolución, Alexandra Kollontai consiguió conservar la cabeza. Pero dejó de ser Alexandra."

Eduardo Galeano, Espejos: Una historia casi universal, Siglo XXI, 2008, 254 or.



Alexandra Kollontaik hainbat artikulu, entsegu eta hitzaldi argitaratu baldin bazituen ere, "Maitemindutako boltxebikea" eleberria izan zen literaturari egin zion ekarpen nabarmenena. 1927an ikusi zuen argia Kollontairen nobela bakarrak, 2008an Txalaparta argitaletxeak gazteleraz argitaratu zuenak: "La bolchevique enamorada".

Lehen argitalpenaren hitzaurrean egileak nabarmendu zuen moduan, "nobela ez da ikerketa etikoa edota Errusia sobietarreko bizimoduaren ispilua. Gerraostean kokatzen den harreman sexualen azterketa psikologikoa besterik ez da. Nire herria eta herrikideak hautatu ditut, hobekien ezagutzen ditudanak direlako, baina liburu honetan aurkezten diren arazoak ez dira errusiarrenak soilik, herrialde guztietan agertzen direnak baizik".

Kollontairen asmoa, "ahal den heinean bada ere, burgesiaren eta moralaren hipokresia zaharrari aurre egitea" izan zen. Volodya izeneko anarkistaz maitemintzen den Vassilissa boltxebikearen istorioa hartu zuen horretarako oinarri eta protagonistak sexualitateari, leialtasunari, konfiantzari, bikote harremanei eta konplizitateari buru dituen zalantzekin harilkatu zituen orrialdeak.