1915etik aurrera, mugimenduen gerraren ondoren, posizio gerra edo lubakietakoa hasi zen. Fronteak egonkortu egin ziren, armadek alanbre-hesiak eraiki zituzten eta, aurrerantzean, agerian jarri zen gerra luzea izango zela.
Bideo hauetan ikusi bezala, alanbre-hesiak zeharkatzen saiatzen ziren soldadu ugariak artilleria eta metrailadoreak erabiliz sarraskitzen zituzten. Soldaduei lubakietan erasotzeko, berriz, eskuko granadak eta debekatutako armak erabiltzen zituzten; hala nola, gas toxikoak eta su-jaurtigailuak. Tankeak era baliatzen zituzten, alanbre-hesiak zeharkatzeko. Baina pasabideak irekitzeko saioek ez zuten arrakastarik izan.
Lehenengo bideoan, klasean lantzen ari garen "Paths of glory" (Stanley Kubrik, 1957) filmeko 5 minutuko eszena bat dugu, non oso ongi ikus daitekeen lubaki bateko giroa etsaiari erasotu baino lehenago.
Lehenengo bideoan, klasean lantzen ari garen "Paths of glory" (Stanley Kubrik, 1957) filmeko 5 minutuko eszena bat dugu, non oso ongi ikus daitekeen lubaki bateko giroa etsaiari erasotu baino lehenago.
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=gPtVNDvwGMo
Bigarren bideo honetan, Verdungo Guduaren inguruko irudi errealak ikus ditzakegu, ahitzeko gerraren adibide argia. Alemaniako Estatu Nagusiak abiatu bazuen ere, bere armadak porrot egin zuen. Gudu horretako indarkeria eta krudeltasuna inoiz izandako ikaragarriena izan zen, eta osotara 1.000.000etik gora hildako pairatu zuten.
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=oKxhE9eY2uA
Beste bideo honetan, Raul Aldarek egindako dokumentala (7, 29 minutuko iraupena), "Paths of glory"ren 50. urteurrena zela eta. Televisión Española-2an argitaratu zen. Baliagarri izango zaizue film kritika idatz dezazuen.
Iturria: Television Española-2, in
http://www.youtube.com/watch?v=A15S7KNyfoE
http://www.youtube.com/watch?v=A15S7KNyfoE
Eta amaitzeko, Gerra horrek iraun zuen urte luze horietako irudiak biltzen dituen bideotxo bat (02:20 minutu). Gerra hasieran non-nahi zabaldutako gerrako propagandaren kartelek bestelako irudiak erabili zituzten pertsonak eta baliabide material guztiak mobilizatzeko.
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=17eKyOGktmY
7 commentaires:
Bideoak eta azken bideoko argazkiak oso gogorrak dira.
Txuri beltzean izatean ezin da oso ongi ikusi, baina hala ere, ongi ikus daitekeen argazkiak oso gogorrak dira.
PAP
Bigarren bideoan, "senderos de gloria" pelikulari buruzkoan, azkeneko zatian, hiru protagonistak fusilatzen dituzte?
PAP
Azkeneko bideoan (argazkiena) oso gogorra da. Niretzako argazkirik gogorrenak azkenekoak izan dira, hau da, lubakien ondoan agertzen diren gorputz guztiak.
Galdera bat, Argazki batean agertzen da, mikroskopio handi bat bezalakoa (ez dakit nola esan).
Zer da?
POL
Atzo ikusi genuen filmaren azken zatia, beraz, ez dago erantzun beharrik, ezta?
Maisua
Irudi hori kanoi bati dagokio. "Aurrerapen" teknologikoei esker, I. Mundu Gerran artilleriak 20 kmra bonbarda zezakeen; are gehiago, errailetan ezarritako kanoi bereziek 100 kmtan ziren hiriak bonbarda zitzaketen.
Hemen duzue artilleriari buruzko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Artillería#En_la_Primera_Guerra_Mundial
Maisua
arratsalde on patxi. Bideoak gogorrak dira, baina errealitatea islatzen dute. Arraroa egin zait zaldietan agertzen direla soldadu batzuk.
Enregistrer un commentaire