Hugo Prattek bere istorioetako pertsonaiak Historiari egokitu nahi izan ditu beti. Zehaztasun historikoaren grina honi esker, Corto Malteseren neurri magikoa begi bistakoa geratzen da: gaur egungo ideiak dituen marinel hau mende hasieran barna ibiltzen da.
Hugo Pratt bezala, Corto Maltese ez da ahalegintzen mundua aldatzen: den bezala ez onartzera mugatzen da... eta denek onartutako joko-arauetaz paso egitera. Corto itsasontzirik gabeko marinela da, eskema nola premia guztietatik askea. Baina, deusetan ez sinisturik ere, besteen sinesmenei guztiz irekia da; halaber, portu finkorik gabea izanik, kultura ezberdinei begirune handia die.
Hugo Pratt-Corto Malteseren web ofiziala.
La web de Corto Maltese.
Abentura horietako batzuk I. Mundu Gerran girotuak dira: Las célticas (Belgikako lubakietan), Ethiopikoak (Yemenen) eta La balada del mar Salado (Ozeano Bareko artxipielagoetan).
Ethiopikoak. 1916-1918: Turkiarrek menpeko daukaten Yemenera iristen da Corto Maltese, Ingelesek okupatutako Somalia zeharkatzen du, Ethiopian gaindi Ekialdeko Afrika alemaniarrera pasatzeko...
Una Ballata del Mare Salaton agertu zen, lehenengo aldiz, Corto Maltese.
Las célticas komikian I. Mundu Gerran girotutako sei istorio garatu zituen Hugo Prattek.
Lehenengo biak, Ethiopiakoak (euskaraz!) eta La Batalla del Mar Salado, Txantrako liburutegian dituzue eskura. Beraz, animatu eta irakurri, ez zarete damutuko.
2 commentaires:
Kaixo Patxi.
Etxean badut Hugo Pratt-en komiki bat. (Las Helveticas.)
Aitak gomendatu dit irakurtzeak. Beste komiki batzuk baita baditut eta pelikularen bat uste dut baita.
POL
Poztekoa da aita Corto Maltesen laguna izatea. Abenturak eta Historia uztartzeko aukera paregabea baita. Aurrerago beste ale batzuk gomendatuko zaituztet, beti ere aztertuko ditugun gertaera historikoekin lotuta. Zuk aipatzen duzuna, ordea, Helvetikak, Suitzako legendetara eta mitologiara hurbilduko zaitu. Hugo Prattek Suitza aukeratu zuen bizileku bere azken urteetan.
Maisua.
Enregistrer un commentaire