2009/01/28

Marx eta Engels

Tira, bada, lagunok, 10 minutuko bideo honekin, momentuz, amaitutzat emango dugu lantzen ari garen Langile Mugimenduaren inguruko gaia.

R. Owen, K. Marx, F. Engels, Manifestu Komunista, Klase-gatazka, Komunismoa… Baietz orain kontzeptu horiek guztiak primeran ulertu! Egiaztatu egia ote den!




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=t0Hv5YvWdkw


Hona hemen galderatxo bat:
  • Zenbat urte eman zituen Marxek "Kapitala" idazten?

5 commentaires:

Anonyme a dit…

Hasieran 5 aste kostatuko zela zioen,baina 5 urte izan ziren, gero beste 5 urte eta gero beste bost. Azkenean ia 20 urte kostatu zitzaion Kapitalaren lehenengo atala egitea.
Aitor

Anonyme a dit…

aitorrek esan duen bezala marxek 20urte igaro zituen kapitala idazten eta gainera bideoan harritu nauena izan da marxek engels ezagutu zuela egunkariko testu baten ondorioz eta jakin gabe aurrerapen handiak gauzatuko zituzten langileen munduan. Joseba.

Anonyme a dit…

Aupa Joseba, ongi etorri gure blogera, ez da hain zaila izan, ezta? Hori bai, kontuz letra larriekin, ados?
Maisua

Anonyme a dit…

ta orduan ekonomikoki nola azaltzen da gaur egungo egoera? zergatik jendea ez da errebelatzen krisian egon arren? zergatik 3. munduko jendea ez ditu jarrera agresiboagoak hartzen?

Anonyme a dit…

Kaixo lagun,
Nire ikaslea ez zarela imajinatzen dut, asmatu egin dut?
Ongi da, beti geure buruari galderak egin behar, eten gabe. Hori bai, erantzunak zuk zeuk bilatu behar dituzu. Bilatuz topatu egingo baitituzu, hori seguru.
Maisua