Internazionalaren letra originala, frantsesez, Eugène Pottierrek idatzi zuen 1871n. 1888an Pierre Degeyterrek musika ezarri zion. 1892an II. Internazionalak ezagun egin zuen kanta eta ereserkitzat hartu zuen. 1910eko azaroaren 3an mundu osoko langileen ereseki bihurtu zen Copenhageko Kongresu Internazionalean. 1919an Leninek ofizializatu egin zuen III. Internazionalean eta Sobietar Batasuneko ereserki nazional bihurtu zen, 1943. urterarte. Munduko hizkuntza gehienetara itzulia izan da eta hizkuntza askotan bertsio ezberdinak egin dira, anarkistak eta sozialistak, esaterako.
Hemen klikatuz frantzesezko letra originala izango duzu, eta hemen bere itzulpena espainolez. Aurreko mezuan agertutako euskarazko hitzak Gabriel Arestik idatzitakoak ziren.
Kaixo lagun Lerro hauen bidez, klaseko hormak gainditu eta gurekin batera bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Irizpide kritikoa izango dugu abiapuntu eta helburu , Historiak gure iragana ezagutzen eta oraina ulertzen laguntzeaz gain, geroa eraikitzeko aukera ere emango baitigu. Animo eta zure ekarpenak bideratu!
Aipua
"La politica es una forma de amor, aunque no viceversa". Mario Benedetti, Uruguaiko idazlea.
1 commentaire:
patxi patxi... hemen naukazu blogA ikusten.
Enregistrer un commentaire