2009/01/21

Internazionala

Bihar, ostiralean, Langile Mugimenduri buruzko Gaia bukatuko dugu. I. Internazionala izango dugu aztergai. Aurreko astean zintzilikatutako Parisko Komunaren inguruko bideoko irudiek Internazionalaren abestia zuten bidelagun, frantsesez. Hemen duzue Internazionalaren abestia euskaraz:

Zutik lurrean kondenatu
Zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu,
Indazu albiristea!

Gertatuak ez du ardura.
Jende esklaboa jaiki!
Aldaketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki.

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
Pertsonaren adin.


2 commentaires:

Anonyme a dit…

Nik uste nuen izango zela bortitzagoa, gutxienez zati honetan ez dut ikusten borrokaren bidearen garrantzia langileengan. Marxismoan esaten da gauzak lortzeko bide bakarra indarkeria dela, eta abesti honetan ez da asko aipatzen.
Aitor.M

Anonyme a dit…

Oraindik "La Marseillaise" darabilkizu buruan, ezta?. Egia esanda, Gabriel Arestik egindako itzulpenak ez du Eugène Pottierrenaren hitzen indarra jaso. Horregatik jarri dizkizuet mezu berri batean jatorrizko hitza eta bere itzulpena espainolez, frantsesez ez dakizuenentzat. Hala ere, "esklabuak jaiki", "aldaketa datoz mundura", "oro gudura, hala!"... ez diral edonolako hitzak, ezta?

Patxi