2009/06/02

Bunkerrak Baztanen

Hona hemen gonbidapen interesgarri bat, aste buru batean edo oporretan Baztan hobeki ezagutu eta horrekin batera hainbat bukerren aztarna zuzenean ikustea. Ibilbide osoa eginez gero (3 ordu eta 45 minutu), hiru bunker ikusteko aukera izango duzue, horietako bat oso-osorik.


Mehatxeta lepotik gora aurkituko duzue lehenengoa, pista bazterrean. Metro batzuk aurrerago bigarren baten aztarnak, eta Aizkozko lepoan hirugarrena, oso eta handiena. Izaera militarreko bunkerrak ohikoak dira Pirinioetako mugalerroko gune estrategikoetan. Espainiako Armada frankistak 1940ko urteetan Pirinioetan eraikitako lerro gotorleku konplexuaren barruan sartzen dira bunker horiek. Baina zertarako sekula erabili ez zen hainbesteko lana? Bada, II. Mundu Gerran, Espainia ardatzeko potentzien (Alemania-Italia) alde agertu zenez, behin indar aliatuek irabazita, eraso baten beldur zirelako. Hori dela eta, Frantzia aldetik etorriko ziren potentzia aliatu garaileen kontra prestatu nahi izan ziren, 1944tik aurrera.

Bunker baten sarrera.

Hemen ere baduzue Asier Agirresarobek eta Muskilda Tellabidek emandako azalpenak: "Betarteko Harriak, Baztango begiralekua", Berria egunkarian 2009ko maiatzaren 15ean argitaratua:

Aucun commentaire: