2009/03/27

Geroko ikasketak hautatzen

Garai hauetan batxilergoko azken urteko ikasleak etorkizunean egingo dituzten ikasketak hautatzen ari dira. Zalantza ugari izaten dituzte eta zalantza horiek argitzen laguntzeko Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzua sortu zuen iaz.

Bai, badakit, oraindik 1. Batxilergoan zaudete. Ikasturtea, ordea, azken txanpan sartu da, eta ongi legoke noizean behin tartetxo bat hartu eta etorkizunari begira jartzea.

Zer da Iparrorratza orientazio-zerbitzua?

Iparrorratza Orientazio-zerbitzua euskarazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, pertsonalizatua, doakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko otsailean jarri zen martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Aste honetan atal berri bi jarri dira martxan:

  • Ikasle ohien aholkuak: Unibertsitatean sartzeko dauden ikasleen eta ikasle ohien arteko komunikazio zuzena ahalbidetuko duten foroek osatzen dute atal hau. Foroak titulazio-familia desberdinetako ikasketen gainekoak izango dira eta ikasketak aukeratzen ari diren ikasleek beraietan galdetzeko aukera izango dute: unibertsitate bizitzaren egunerokotasunaz, ikasketen edukiaz....
  • Esteka interesgarrien atala: Interneten informazio asko dago baina beti ez da erraza izaten behar duguna aurkitzea. Hori dela eta, orientazioaren alorrarekin zerikusia duten estekak sailkatuta eta bilduta eskainiko ditu atal honek.
Egin zuen galderak ikasle ohiei:

Ikasle ohien foroak martxoaren 23tik apirilaren 3ra zabalik egongo dira (astelehenetik ostiralera). Tarte horretan nahi duzuenean parte hartu dezakezue eta 24 ordutan ikasle ohien erantzunak jasoko dituzue.

Besteak beste martxan jarriko diren ikasketen foroak zeintzuk diren jakin nahi baduzue, Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza atala bisitatu ezazue. Sartu Iparrorratzean, egin klik ikasle ohien aholkuetan eta bidali zuen galderak.

Animo, klik egin eta kuxkuxean ibili aipatutako txoko telematikoetan.

Asteko aipua: 16. Korrika

"Ongi etorri. Euskaraz bizi nahi dugunon herrira!"

16. korrikaren leloa (Tutera-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era)


Iturria: http://www.euskaltube.com/play.php?vid=3357

Ongi etorri lagun! abestiari Jon Maia bertsolariak letra jarri dio eta gasteiztar Betagarri taldeak konposatu.

ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!

Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!

2009/03/22

Baroi Gorria eta Lawrence Arabiakoa

Honetan, Gerra Handian nabarmendu ziren bi militar ospetsu aurkeztuko dizkizuet, aurrez aurre izan ziren Alemaniako eta Britainia Handiko Armadako soldaduak: Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen eta Thomas Edward Lawrence.

  • Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Baroi Gorria), militar eta hegazkinlari alemana lurrera bota zuten 25 urte zituenean, etsaien 80 hegazkin lurreratu ondoren. Bideo labur honetan [01:50 minutu] pertsonaia hori ezagutzeko aukera izango duzue.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=d__5_VH4xmc

  • Hemen duzue Thomas Edward Lawrence (Lawrence Arabiakoa) militar, arkeologo eta idazle britainiarrari buruzko dokumental bat, hiru bideotan bilduta. Osotara 20 minutuko iraupena du. Bertan ikusiko duzue nola Britainia Handia arabiarrengana hurbildu zen turkiarren atzeguardia deuseztatzeko. Horren trukea, gerraren amaieran erresuma arabiar handia sortuko zutela hitzeman zuten. Honetan ere, britainiarrek hitza jan zuten.

Lawrence Arabiakoa-1
[09:41 min.]



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=0-qzLwUvsQo


Lawrence Arabiakoa-2 [ 07:00 min.]



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=uBGdQ93obO8


Lawren Arabiakoa-3 [07:53 min.]



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=tVy7xmaRaDw

2009/03/20

Hugo Pratt: Corto Maltesen abenturak

Hugo Prattek bere istorioetako pertsonaiak Historiari egokitu nahi izan ditu beti. Zehaztasun historikoaren grina honi esker, Corto Malteseren neurri magikoa begi bistakoa geratzen da: gaur egungo ideiak dituen marinel hau mende hasieran barna ibiltzen da.

Hugo Pratt bezala, Corto Maltese ez da ahalegintzen mundua aldatzen: den bezala ez onartzera mugatzen da... eta denek onartutako joko-arauetaz paso egitera. Corto itsasontzirik gabeko marinela da, eskema nola premia guztietatik askea. Baina, deusetan ez sinisturik ere, besteen sinesmenei guztiz irekia da; halaber, portu finkorik gabea izanik, kultura ezberdinei begirune handia die.

Hugo Pratt-Corto Malteseren web ofiziala.
La web de Corto Maltese.

Abentura horietako batzuk I. Mundu Gerran girotuak dira: Las célticas (Belgikako lubakietan), Ethiopikoak (Yemenen) eta La balada del mar Salado (Ozeano Bareko artxipielagoetan).


Antxeta argitaletxea, 1988

Ethiopikoak. 1916-1918: Turkiarrek menpeko daukaten Yemenera iristen da Corto Maltese, Ingelesek okupatutako Somalia zeharkatzen du, Ethiopian gaindi Ekialdeko Afrika alemaniarrera pasatzeko...


Una Ballata del Mare Salaton agertu zen, lehenengo aldiz, Corto Maltese.

Nueva Frontera Argitaletxea, 1982.


Las célticas komikian I. Mundu Gerran girotutako sei istorio garatu zituen Hugo Prattek.


Lehenengo biak, Ethiopiakoak (euskaraz!) eta La Batalla del Mar Salado, Txantrako liburutegian dituzue eskura. Beraz, animatu eta irakurri, ez zarete damutuko.

2009/03/16

"El soldado VARLOT" Komikia

Jacques Tardi komikigile frantses ezaguna da (Valance, 1946ko abuztuaren 30a). Bere lanetan I. Mundu Gerraren inguruko gaiek badute toki berezi bat (bertan bere aitonak ere parte hartu zuen): La Véritable Histoire du soldat inconnu (Futuropolis, 1974), C'était la guerre des tranchées (Casterman, 1993), Varlot soldat [Didier Daeninckxen gidoia] (L'Association, 1999), etabar.

El soldado Varlot komikian lubakien gerra gordinki azaltzen digu, beti ere gehien sufritzen duten ikuspuntutik, hau da, soldadu soilena. Hemen duzue orrialde pare bat, ea niri eskatzera animatzen zareten.





Ah! Eta txalo bero bat Aitorri Geronimo liburuaren aurkezpen txukunagatik. Oso ongi, Aitor!

2009/03/14

Soldadu Ezezaguna

Francia perdió un millón y medio de hombres en la primera guerra mundial.
Cuatrocientos mil, casi un tercio, fueron muertos sin nombre.
En homenaje a esos mártires anónimos, el gobierno resolvió abrir una tumba al Soldado Desconocido.
Se eligió, al azar, uno de los caídos en la batalla de Verdún.
Al ver el cadáver, alguien advirtió que era un soldado negro, de un batallón de la colonia francesa de Senegal.
El error fue corregido a tiempo.
Otro muerto anónimo, pero de piel blanca, fue enterrado bajo el Arco de Triunfo, el 11 de noviembre de 1920. Envuelto en la bandera patria, recibió discursos y honores militares.

Eduardo Galeano, Espejos: Una historia casi universal, Siglo XXI, 2008, 249 or.

"Zazpi etxe Frantzian" liburua: Belgikako Kongoa.

Bai, badakit, I. Mundu Gerra aztertzen ari gara. Bi gaiak (Inperialismoa eta Gerra Handia), ordea, ezin dira bata bestearengandik banandu. Honetan Bernardo Atxagak idatzitako azken liburua aurkeztuko dizuet: Zazpi etxe Frantzian. Kongora joan da, XX. mendearen hasieran, eta han, Belgikako Leopoldo II.a erregearen zerbitzura dauden militarren taldean girotu du nobela berria. Eta bidegabekeriari leihotik begiratu behar ziola erabaki du.

Orain ez bada, hemen duzue oporraldietan irakurtzerako gonbitea. Zer dela eta aukeratu du Atxagak Kongo kolonia? Hona hemen egileak emandako erantzun batzuk:

Zer suposatzen du Kongok zuretzat: urruntasuna, pertsonen alde ilunaren azaleratzea, metarfora baten agertokia?

Metafora bat da batez ere, sinbolo bat. Zalantzarik gabe, badauka irakurketa historiko bat, baina badauka irakurketa ahistoriko bat ere, metaforaren alde doana. Erreferentzia literario zuzenenak dira, alde batetik, Jonathan Swiften literatura satirikoa eta umore beltza, eta, bestetik, Mark Twain, denuntzia egile gisa, alde politikotik. Nik aurrena pentsatu nuen Amazonian kokatzea beste jende batekin, baina gero Mark Twainen "Leopoldo II. erregearen bakarrizketa" izeneko artikulu interesgarria irakurri nuen. Bere zoritxarra dela-eta Kongok leku zabala izan du literaturan, uste duguna baino gheiago. Batzuetan ematen du horrorearen literaturaren azpiatal bat Kongori dagokiola. Kasu honetan asmaketa bat da, Obaba bezala neurri batean, geografia bat. Obaba hor nonbait dago, basoz inguratuta, eta hau ere basoz inguratuta dago. Hor kokatu dut, hain zuzen ere, hitz egin nahi nuelako ez nekazariez, baizik eta militarrez.
(Mugalari 515, Gara, 2009-ostirala-13)

Eta zein dira, zuretako, bidegabekeria agerikoenak?

Nobelari dagokionez, bidegabekeria da maparen goialdean La belle époque zela, eta hegoaldean, han, Afrikan, 10-15 milioi pertsona hil egin zituztela. Baina zein da bidegabekeria are eta handiagoa? Ba, nahiz eta Mark Twainek idatzi sekulako bidegabekeria izan zela, edo Arthur Conan Doylek horren aurkako liburuak idatzi, ba hala eta guztiz ere pasatu direla ehun urte, eta horko genozidaren omenezko monumentuak hantxe daudela. Heriotza, eta, gainera, burla historikoa. Baina hori, zoritxarrez, gure eguneroko airea da. Hor bizi gara.
(Berria, 2009-martxoa-7)


2009/03/11

"Paths of glory" (Senderos de Gloria) filma: LUBAKIAK.

1915etik aurrera, mugimenduen gerraren ondoren, posizio gerra edo lubakietakoa hasi zen. Fronteak egonkortu egin ziren, armadek alanbre-hesiak eraiki zituzten eta, aurrerantzean, agerian jarri zen gerra luzea izango zela.

Bideo hauetan ikusi bezala, alanbre-hesiak zeharkatzen saiatzen ziren soldadu ugariak artilleria eta metrailadoreak erabiliz sarraskitzen zituzten. Soldaduei lubakietan erasotzeko, berriz, eskuko granadak eta debekatutako armak erabiltzen zituzten; hala nola, gas toxikoak eta su-jaurtigailuak. Tankeak era baliatzen zituzten, alanbre-hesiak zeharkatzeko. Baina pasabideak irekitzeko saioek ez zuten arrakastarik izan.

Lehenengo bideoan, klasean lantzen ari garen "Paths of glory" (Stanley Kubrik, 1957) filmeko 5 minutuko eszena bat dugu, non oso ongi ikus daitekeen lubaki bateko giroa etsaiari erasotu baino lehenago.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=gPtVNDvwGMo

Bigarren bideo honetan, Verdungo Guduaren inguruko irudi errealak ikus ditzakegu, ahitzeko gerraren adibide argia. Alemaniako Estatu Nagusiak abiatu bazuen ere, bere armadak porrot egin zuen. Gudu horretako indarkeria eta krudeltasuna inoiz izandako ikaragarriena izan zen, eta osotara 1.000.000etik gora hildako pairatu zuten.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=oKxhE9eY2uA

Beste bideo honetan, Raul Aldarek egindako dokumentala (7, 29 minutuko iraupena), "Paths of glory"ren 50. urteurrena zela eta. Televisión Española-2an argitaratu zen. Baliagarri izango zaizue film kritika idatz dezazuen.




Iturria: Television Española-2, in
http://www.youtube.com/watch?v=A15S7KNyfoE

Eta amaitzeko, Gerra horrek iraun zuen urte luze horietako irudiak biltzen dituen bideotxo bat (02:20 minutu). Gerra hasieran non-nahi zabaldutako gerrako propagandaren kartelek bestelako irudiak erabili zituzten pertsonak eta baliabide material guztiak mobilizatzeko.




Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=17eKyOGktmY


2009/03/09

Gaur ere MARTXOAK 8


Zergatik ez luzatu denboran, Martxoak 8 egunero izan dadin? Hona hemen nire proposamena. Ezagutzen al duzue Emakumearen egoera aztertzen/salatzen/arbuiatzen... duen abestirik? Bidali blogera guztiok ezagu dezagun. Jendea animatuz gero, klasean entzuteko aukera ere izango dugu.

Hona hemen Kubako abeslari Silvio Rodriguezek idatzitako abestia, Kubako Iraultzan emakumeek izandako paper aktiboa goraipatzeko:

Eva no quiere
ser, para Adán,
la paridora
pagada con pan.
Eva prefiere
también parir,
pero después
escoger dónde ir.
Por eso adquiere
un semental
y le da uso
sin dudas normal.
Eva cambió
la señal.

Eva sale a cazar en celo;
Eva sale a buscar semilla;
Eva sale y remonta vuelo;
Eva deja de ser costilla.

Eva no intenta
vestir de tul:
Eva no cree en
un principe azul.
Eva no inventa
falso papel:
el fruto es suyo
con padre o sin él.
Eva se enfrenta
al que dirán
firme al timón,
como buen capitán,
y encoge hombros
a Adán.

Bai, badakit, beste belaunaldi bateko abeslaria. Zergatik ez duzue etxean Silvio Rodriguezez galdetu?. Ezagutzen al dute?

2009/03/08

I. Mundu Gerrako pasadizoak


Ba al zenekien...?

I. Mundu Gerran loro etxekotuak ezarri zituzten Eiffel Dorrean, hegazkin bat hurbildu baino 20 minutu lehenago abisu ematen zutelako. Bistan dago, loroek ez zituzten hegazkin alemanak eta aliatuak. Horregatik utzi zen proiektu hura bertan-behera .




Hona hemen etxerako lana: Interneten murgildu, eta hau bezalako berri bitxi edota pasadizoren bat aurkitu eta Blogean sartu.


2009/03/05

"Che: Guerrilla" Filma

AEB, 2008. Zuz.: Steven Soderbergh.
Akt.: Benicio del Toro, Franka Potente,
Benjamin Bratt, Lou Diamonnd Phgilips,
Julia Ormond.

Gertaera historiko hauek aurrerago aztertuko baditugu ere, orain duzue Che Guevararen biografiaren bigarren zati hau pantaila handian ikusteko aukera. Duela hilabete batzuk "El argentino" eman zuten, eta egun hauetan "Guerrilla" dugu ikusgai Iruñean. Cheren egunerokoa baliatu du Steven Soderbergh zuzendariak filma egiteko.

Beherago duzuen film kritikak dioenez, pelikularen lehen zatiak ederki azaltzen du zein izan zen Boliviako gerrillari taldearen egunerokoa. Gerra prestatze horretan apenas ez dago epikarik. Izan ere, Historia liburu eta diskurtsoen handitasunetik haratago, errealitate gogorra, pisutsua, hezea.. azalduko zaigu.

Hemen klikatu, Gontzal Agotek Berrian 2009ko martxoaren 3an idatzitako "La entrañable transparencia" film kritika osoa irakurri nahi izanez gero.

  • Chek idatzitako egunerokoa:




Edizio irudiztatua.

Adys Cupull eta Froilán González, El diario del Che en Bolivia, La Habana, Editora Política, 1988.







Diario de Bolivia, Tafalla, Txalaparta argitaletxea, 1997.







  • Euskarazko Biografia bat.



Aitor Zuberogoitia
, Che, Donostia, Elkar, 1997.







  • Biografia grafiko bat.



Spain Rodríguez, Madrid, Siglo XXI, 2008.

Hona hemen komikiaren 4 orrialde.









2009/03/01

I. Mundu Gerrako soldadu britainiar baten bloga

I. Mundu Gerran borrokatu zen William Henry Bonser Lamin soldadu britainiarraren bizipenek "harrapatu" egin dituzte milaka internauta, bere ilobak sortutako blogaren bidez. Duela 90 urte Harryren familiak bezala, gaurko irakurleek ez dakite hurrengo gutuna noiz ailegatuko den, ezta jasotakoa azkena izango den ere, gutun guztiak denbora errealean agertzen baitira. Hurrengo gutuna, beraz, autoritatek bidalitako telegrama izan daiteke, non soldadua hil dela jakinarazten den.

Jasotako azken gutuna, 1919ko [2009ko] otsailaren 28an idatzia izan zen [da].