Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=X_DYr9SL20o
1871ko martxoaren 18an Parisko Komuna heldu zen. Ordura arte eginiko iraultzek, hala 1830ean, 1848an edo 1870ean, Napoleonek eraikiriko makinaria burokratiko-militarra ukitu gabe utzi zuten, eta Pariseko Komunan, berriz, estatu burgesaren makinaria deuseztatu eta estatu berri demokratiko bat eraikitzea entseiatu zen. Hauteskundeak egin eta martxoaren 28an proklamatu zen gobernu berria:
«Le soutien des faibles —esan zuen diputatuen buruak—, la protectrice des travailleurs, l'espérance des opprimés dans le monde, et le fondament de la république universelle».
Estatu demokratiko berriak, langileriaren emantzipazioa eta organizazio komunala oinarritzat harturik, erreforma politiko eta sozioekonomiko ugari frogatu zituen, iraun zueneko hirurogeita zenbait egunetan.
1871ko martxoaren 18an hasitako iraultzak maiatzaren 8ra arte iraun zuen eta, orduan, Komuna garaituaren hondarrak ere desegiteko errepresio gupidagabearen aldia hasi zen. Eta erradikala izan zen: 30.000 bat pertsona erahil zituzten, kondenatuak hogeinaka jartzen omen zituzten hormaren kontra ametrailadoraz akabatzeko.
Kondenatu haietako bat izan zen Louise Michel, militante anarkista eta Parisko barrikadetan batailoi baten burua, bi urtetako gartzelaren ondoren Kaledonia Berrira erbesteratu zutena. Hona hemen emakume horren irudi batzuk:
Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=vOrlOm9Uxlo